Variedad de semillas en tu Mercadona

Ezagutu gure haziak, eta ikasi nola hartu

2024ko urtarrilaren 31

Gure dendetan gure hazi-aukera aurkitu dezakezu: Sesamoa, Liho-haziak, Hazi-nahasketa eta Chia. Gozatu haien onura guztiez, ezin hobeak baitira bakarrik hartzeko zein eguneko zure platerak aberasteko.

Sesamo-haziak

Sesamo-haziak (ajonjoli ere esaten zaie gaztelaniaz), nutrizio-bitxi txikiak dira. Hazi horiek zuritik beltzera bitarteko kolore-gama izan dezakete, eta oso ezagunak dira sukaldaritzan dituzten erabilera ugariengatik eta osasunerako dituzten onura ikaragarriengatik, kaltzioa, burdina eta beste mantenugai batzuk baitituzte eta eragin antioxidatzaile indartsua baitute.

Nola kontsumitu Sesamo-haziak?

  • Hazi txigortuak: Entsaladetan, zopetan edo plater nagusietan hautsezta ditzakezu, ukitu kurruskaria eta zaporea gehitzeko. Gozogintzan eta ogietan ere gehitu ditzakezu, ukitu oso berezia emateko.
  • Sesamo-barrak: Energia-barrak egin daitezke sesamo-haziak, fruitu lehorrak eta eztia konbinatuz.

Liho-haziak

Liho-haziak (linazi ere esaten zaie) kolore marroi urrekarako eta forma obalatuko mirari txikiak dira. Superelikagaitzat jotzen dira, osasunerako onura ugari eta nutrizio-profil aparta baitituzte.

Zuntza dute, digestio-osasunaren laguntzaile, baita konposatu antioxidatzaileak eta omega-3 gantz-azidoak ere.

Nola kontsumitu liho-haziak?

  • Hazi osoak: gehitu entsalada, irabiatu, jogurt edo zerealei.
  • Gehitu itzazu zuk egindako ogietan edo gozoetan, testura kurruskariagoa lortzeko.
  • Hazi beratuak: Likido batean (ura, landare-edaria, zukua…) beratzen jar dezakezu koilarakada bat edo bi liho-hazi, zenbait orduz. Hutsik zein zure otorduen osagarri har ditzakezu.

Hazi-nahasketa

Bost haziren konbinazio ezin hobea da (lihoa, sesamoa, mitxoleta, ekilore-pipitak eta kalabaza-pipitak): onura ugari ekartzen dituzte, eta zapore on-ona eta originaltasuna ematen dizkiete zure platerei. Gehitu itzazu ukitu kurruskari bat emateko, baita gozoetan eta ogietan ere.

Sesamo- eta liho-hazien onurez gain, mitxoleta-haziek antioxidatzaileak ematen dizkiote gure gorputzari. Ekilore-haziek, E bitamina, eta kalabaza-haziek, magnesioa, oso garrantzitsua baita gure azalarentzat eta hezurrentzat.

Chia-haziak

Hazi jangarri hau Erdialdeko Amerikakoa da jatorriz, batez ere Mexikokoa eta Guatemalakoa. Txikia eta obalatua da, kolore marroi ilunekoa edo grisaxka. Mendeetan zehar, elikagai eta sendagai gisa erabili izan da.
Hoberena da oso erraz sar dezakezula zure elikaduran. Zapore leuna duenez, erabilera ugari ditu, eta askotariko elikagaiekin konbina dezakezu. Izan hori kontuan saski orekatua planifikatzean.

Nola kontsumitu behar dira chia-haziak?

Chia-haziek eskaintzen dituzten onura osasungarri guztiak aprobetxatu nahi badituzu, egunean 2 zopa-koilarakada hartzea gomendatzen dizugu, modalitate hauetakoren batean:

  • Hazi osoak: gehitu itzazu entsalada, irabiatu, jogurt, zereal edo smoothiei.
  • Gehitu itzazu zuk egindako ogietan edo gozoetan, testura kurruskariagoa lortzeko.
  • Hazi beratuak: Asetzen laguntzeko, likido batean (ura, landare-edaria, zukua…) jarri beratzen dezakezu koilarakada bat edo bi chia-hazi, zenbait orduz. Hutsik zein zure otorduen osagarri har ditzakezu.

Ezagutu nahi baduzu chia-haziak hartzeko beste modu batzuk, hona 5 errezeta osasungarri, zure egunez egunekoan prestatzen oso errazak.

Beste gomendio batzuk

Zure dieta areago aberasteko, Mercadonako kinoa ere gomendatzen dizugu: proteina eta zuntz-iturri bat da, eta zopetan, entsaladetan eta arrozetan erabil dezakezu.

Osatu zure platerak fruitu lehorrekin dieta orekatua izateko.

Halaber, gure soja testurizatuarekin ezin konta ahala aukera eman diezaiekezu zure errezetei.