Badakizu Baba Ganousha prestatzen? Pure gozo-gozo honek alberjinia errea du osagai nagusi, eta Mediterraneoko herrialde hauetan du jatorria: Libian, Egipton, Turkian, Palestinan, Sirian…
Bere zapore bereziari eta testura krematsuari esker, mundu osoan hedatu da zabaltzeko krema hau, eta jada nazioarteko errezeta bat da.
Alberjinia errearen inguruan, herrialde bakoitzak bere ukitu berezia gehitzen dio, prestaketari eta osagaiei dagokienez. Izan ere, halakotzat jotzen diren errezeta handi guztietan bezala, baditu zenbait bertsio, Baba Ganoush tradizionaletik abiatuak. Batzuk minagoak dira; beste batzuei zenbait osagai gehitzen zaizkie: piperrautsa, granada, jogurta, piperrak, tomateak eta abar.
Pita-ogian zabalduta jan ohi da, edo barazki gordinak (azenarioak, apioa, pepinoa…) Baba Ganoushean bustita.
Ezagutu nahi duzu Baba Ganousharen gure Errezeta? Jarraitu irakurtzen, eta ikasi nola prestatu dip bikain hori zure sukaldean.
Gure Baba Ganoush errezeta prestatzeko pausoz pausokoa
4 lagunentzako osagaiak
- 2 alberjinia
- Gatza.
- 1 koilarakada olio.
- 1 koilaratxokada kumino eho.
- Jogurt greziar erdi bat.
- Piperbeltz beltza.
- Limoi erdi bat.
- 1 koilarakada tahini.
- Perrexila.
- 1 koilaratxokada Verako piperrauts gozo
- Regañák.
Pausoz pauso
1. Erdibitu alberjiniak; jarri laberako erretilu baten gainean; egin gurutze-formako ebaki batzuk; bota gatza, eta busti hari bat oliorekin.
2. Sartu labean, eta erre itzazu 200 ºC-an, 40 minutuz.
3. Utzi epeltzen alberjiniak; hustu koilara batekin, eta zanpatu mamia, sardexka baten laguntzaz, pure bat (baina ez oso fina) lortu arte.
4. Gehitu kuminoa, jogurt greziarra, gatza eta piperbeltz beltz eho berria. Eragin denari.
5. Gehitu limoi-erdiaren zukua eta tahini-koilarakada. Nahastu nahi bezalako testura lortu arte.
6. Ipini platerean, eta berdindu. Apaindu zurrusta bat oliba-oliorekin, perrexil txikitu pixka batekin eta piperrauts gozoarekin.
7. Ezin hobea da gure regañá gozo-gozoekin jateko.
Beste gomendio batzuk
Dastatu duzu gure Tahinia? % 100 sesamo-haziz egindako ore bat da, eta zenbait errezeta egiteko balio du, hala nola Hummusa eta Baba Ganousha.
Dip exotikoak interesatzen bazaizkizu, gure Muhammararen errezeta prestatzen irakatsiko dizugu; piper gorriz eta granadaz egindako krema bat da, jatorriz Siriakoa.