Ezagutu gure Sandwich-izozkien aukera, eta hautatu zure gogokoena.

Aukeratu zure Sandwich-izozki gogokoena

2024ko ekainaren 10a

Sandwich-izozkiak gozamen hutsa dira. Zure gogokoenak dira? Zalantzarik gabe, jende askok aukeratzen ditu udako kapritxo gisa. Lehen mokadutik azkenera arte, zaporearen eta testuraren arteko konbinazioa perfektua da.

Eta, hori gutxi balitz, izozki klasiko honek askotariko aukerak ditu. Esne-gain, banilla, txokolate eta beste hainbat zaporeren magiaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.

Sandwich-izozkiak, esne-gainezko superrak eta miniak

Helados de sándwich de Mercadona

  • Esnegainezko superra: kremositate-olatu bat, esne-gain zaporearekin eta txokolate esnedunezko estaldurarekin, bi galleta bikainez besarkatua. 6 unitateko paketea.
  • Esne-gainezko sandwich minia: aurreko izozkiaren mini bertsioa. Tamaina ezin hobea du postre edo askari gozo gisa hartzeko eta lagunekin eta senideekin partekatzeko. 6 unitateko paketea.
  • Banilla eta cookie sandwich minia: mini-formatuko beste aukera paregabe bat, banillaren eta galletaren arteko testura- eta zapore-konbinazio goxoarekin. 6 unitateko paketea.
  • Choco cream sandwich minia: sandwich txiki eta boteretsu bat. Mokadu bakoitza zapore-eztanda bat da, kakao-estalduraren kremositatearen, izozkiaren eta barruko saltsaren konbinazioari esker. 6 unitateko paketea.

Esne-gain eta banillazko sandwich-izozkiak

Helados de sándwich de nata y vainilla Mercadona

  • Esne-gainezko sandwicha: modaz inoiz pasatzen ez den plazera. Liluratu zaitez sandwich-izozki tradizional eta dotoreenarekin, eta egin omenaldi bat sinpletasunari eta benetako zaporeari. 8 unitateko paketea.
  • Azukre erantsirik gabeko esne-gainezko sandwicha: esne-gainezko sandwicha maite izanda ere azukre erantsirik nahi ez dutenentzat bereziki pentsatua. Bertsio klasikoaren zapore guztia du. Berez dauden azukreak baino ez ditu. 8 unitateko paketea.
  • Banillazko sandwicha (Kanarietan bakarrik dago eskuragarri): aukera klasiko bat da, banillaren zapore biziarekin, eta ezin hobea da udan kontsumitzeko. 8 unitateko paketea.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu gure Izozki-aukera zabala, eta aukeratu zure gogokoena.

Partekatzeko kapritxo gozo baten bila zabiltza? Aukeratu nahi duzuna: bizkotxoak, bonboiak, galletak eta beste gozoki batzuk.

Uda honetan, hidratatu eta freskatu gure infusio hotzekin.