Ondo dakigu plastiko gutxiago erabili beharra dagoela. Baina, aldi berean, gure produktuen kalitate gorenari eusteko aukerarik onena bilatzen dugu beti. Horregatik, gaur-gaurkoz, ezin ditugu plastikoak beti alde batera utzi.
Pepino holandarren freskurak eta kalitateak luzaroago irauten du plastikoari esker
Proba asko egin ondoren, ondorio honetara iritsi gara: bilgarriko plastikoa kentzen badugu, pepino holandarraren kalitateak behera egiten du.
Bilgarririk gabe, ordu gutxira, nabarmena da deshidratazioa eta tinkotasunaren galera; produktua bigunagoa eta motelagoa ageri da. Hotz-muralean mantenduta ere, berdin gertatzen da.
Saiakuntza batzuk egin ondoren, ikusi dugu plastikozko bilgarrian mantentzen dela luzaroen kalitate eta freskura gorenarekin.
Plastikozko bilgarriak, kasu honetan, produktua fresko eta kalitate onean gutxienez 8 egunez mantentzea dakar; bilgarririk gabe, aldiz, 3 egunez soilik irauten du.
Dena den, jarraitzen dugu beste bilgarri-aukera batzuk aztertzen, gure produktuen kalitatea mantendu ahal izateko elikagaiak alferrik galtzea eragotziz eta plastikoaren arazoari konponbidea emanez.