Produktu bakoitzarekin “Nagusi”ari kalitate sendoa eskaintzea da Mercadonaren ardatza.

Bezeroa erdigunean

Mercadonak Totaler Erradikal estrategian aurrera egiten jarraitu du, zeinaren bidez lortu nahi baita “Nagusi”ari kalitate sendoa eskaintzea produktu bakoitzean, eta, beraz, asmatzeko aukera ere ematea

1.676

denda

39

denda Portugalen

5,7 milioi

familia baino gehiago

Supermerkatu eraginkorrak
Denda-eredu propio eta aitzindaria du konpainiak, erosketa-esperientzia hobea, produktu-aukeraren antolamendu hobea eta erosotasun handiagoa eskaintzen dituena. Horrez gainera, jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzen laguntzen du, energiaren % 40raino aurrezten baita denda konbentzionalen aldean.
1.287

denda eraginkor

972

denda Jateko Prest atala dutenak

587 M€

inbertitu dira dendak irekitzen, eraberritzen eta abar


Etengabeko hobekuntzan oinarritutako kalitatea

Mercadonaren produktu-aukera gutxi gorabehera 8.000 erreferentziak osatzen dute; izan ere, Koberrikuntza Ereduaren bidez, 370 kalitate-hobekuntza, 217 nobedade eta 25 produktu-berrikuntza gehitu dira.

Horretarako, koberrikuntzako 22 zentro ditu Espainian eta Portugalen. 200 espezialistatik gora ari dira lanean zentro horietan, eta, guztira, 12.500 lan-saio egin dituzte “Nagusi maitemindu”ekin.


Mercadona Online

Azken urte honetan bi Erlauntza berri inauguratu ditu Mercadonak, Alacanten eta Sevillan; onlineko salmentarako bakarrik diren biltegiak dira Erlauntzak. Lehendik Valentzian, Bartzelonan eta Madrilen zituen hiru Erlauntzei gehitu zaizkie aurten inauguratutako biak.

540 M€-ko

fakturazioa

2.000

langile baino gehiago

45 M€-ko

inbertsioa Alacanten eta Sevillan