Red de proveedores

Hornitzaileen sarea

Mercadonak eta bere hornitzaileek, “Nagusia” beti asebetetzeko gai den produktu-aukera eraginkorraren bidez, urrats garrantzitsuak egin dituzte Totaler Erradikal izateko bidean

3.000

produktu-hornitzaile 

13.500

hornitzaile ez-komertzial

eta zerbitzu-hornitzaile

baino gehiago

Konpromisoan oinarritutako eredua

Gardentasunean, konfiantzan eta plangintzan oinarritzen den harremana sortzen du Mercadonak bere hornitzaileekin, zeinean kalitatearekiko konpromisoa eta espezializazioa ezinbestekoak baitira. Hazkunde partekatua bilatzen da harreman horren bidez, eta produktu bakoitzean kalitate gorena, elikagaien segurtasuna, prezio hobeezina eta zerbitzu bikaina emango direla bermatzen da; horrez gainera, Mercadonak elaborazio-irizpide etikoak ditu ekoizpen jasangarriari eta erantzukizun sozialari dagokienez.


Hazkunde partekatua

Mercadonak hornitzaile espezialistekin egiten du lan duela zenbait urtetik, nekazaritzako elikagaien kate jasangarri bat eta industria-kluster indartsu bat eraikitzeko guztien artean. Gainera, 12 herrialdetan dago, Espainia eta Portugalez gain; urteak daramatza hornitzaile espezialista onenekin lanean herrialde horietan, eta haien produktuek, Mercadonaren produktu-aukeraren barruan, aukera ematen dute bezeroen beharrak asetzeko eta kalitate gorena prezio hobeezinean bermatzeko.

23.112
M€-ren

erosketak 

22.323
M€-ren

erosketak Espainian 

789
M€-ren

erosketak Portugalen 


Logistika eraginkor eta jasangarria

Mercadonak, Espainian eta Portugalen dituen 1.676 supermerkatuak hornitu ahal izateko, sare logistiko eraginkor bat du.

16

bloke logistiko operatibo 

129 M€-ko

inbertsioa