Mercadonaren San Isidroko (Alacant) bloke logistikoa zabaltzea

Mercadonak handitu egin du San Isidroko (Alacant) bloke logistikoa98 milioi euroko inbertsioarekin

2021ko ekainaren 01a
  • Los trabajos se iniciaron en mayo de 2018 en una nueva parcela de 83.000 m2 de superficie.
  • Con esta ampliación Mercadona reafirma su compromiso de eliminar los sobreesfuerzos de sus trabajadores.

Mercadonak dagoeneko bukatu ditu San Isidroko (Alacant) bloke logistikoa zabaltzeko lanak: 53.000 m2-ko nabe bat 83.000 m2 baino gehiagoko lursail batean, La Granadina industrialdeko España eta Portugal kaleen artean, bloke logistikoko produktu izoztuen, ogi-linearen eta produktu hoztuen gaur egungo nabearen aurrez aurre. Tokiko 17 enpresatik gora aritu dira eraikuntza-lanetan, Alacant probintziako ETEak gehienak, eta lanek iraun duten artean bultzada garrantzitsua izan da hori inguruko ekonomiarentzat.

2018ko maiatzean hasi ziren nabe berria eraikitzen, bi fasetan. Lehenengo fasea 2019ko azarotik dago martxan, eta hartan arrain-biltegia sartzen da; bigarren fasea duela gutxi hasi da funtzionamenduan, eta hor daude produktu iragankorrak, batez ere haragia, fruta eta barazkiak. Konpainiak 98 milioi euro inbertitu ditu guztira. Produktu freskoen eremu horretan PPG (picking zubi-garabia) sistema automatizatu bat dago, biltegiratzerako eta haragi-, fruta- eta barazki-paletak prestatzeko sistema berritzailea. Sistema horrekin, langileek prozesuan zehar egin beharreko manipulazioa eta gainesfortzuak saihesten dira, merkantziak jasotzen direnetik dendetara bidaliko diren paletak eratzen direnera. Horrez gainera, produktuen manipulazio egokia bermatzen da, eta, hala, haien kalitatea ziurtatzen.

San Isidroko La Granadina industrialdean 2002tik aktibo dagoen bloke logistikoari batuko zaio nabe berria. 930 pertsonako lantaldea du bloke logistikoak, eta guztiek dute enplegu egonkor eta kalitatezkoa. Blokea zabaltzearen ondorioz, beste 29 pertsona kontratatu dira instalazio-teknikarien, frigoristen eta elektromekanikarien lanpostuak betetzeko, besteak beste. Gainera, 80.000 prestakuntza-orduko inbertsioa egin da langileekin instalazio berria martxan jartzeko. Alacant, Albacete eta Cuenca probintzietako 174 supermerkatu eta Murtzia eskualde osoa hornitzen ditu gaur egun Mercadonak San Isidroko bloke logistikotik.

Mercadona Alacant probintzian

Mercadonak 97 supermerkatu ditu Alacant probintzian zerbitzu ematen duen 42 udalerrietan, eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa ematen die 5.495 pertsonari; iaz 312 enplegatu hartu zituen.

Konpainiak probintziaren alde egiten duen lanaren erakusgarri dira 2020an Alacanteko hornitzaileei produktuak erostera bideratu dituen 799 milioi euroak.

Gainera, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizarteari itzultzea da Mercadonak gizartearekin dituen konpromisoetariko bat, eta probintzian duen gizarte-erantzukizuna indartu zuen iaz zenbait ekimenen bidez; 427 tona elikagai baino gehiago eman zizkien dohaintzan Alacanteko erakunde sozialei. Esate baterako, probintziako 6 jantoki soziali egunero ematen dizkie premiazko elikagaiak, haien artean Alicante Gastronómica Solidaria; eta beste erakunde batzuei ere ematen dizkie elikagaiak, hala nola Alacanteko Elikagai Bankua Fundazioari, Gurutze Gorriari eta Cáritasi.

Mercadonaren San Isidroko (Alacant) bloke logistikoa zabaltzeaMercadonaren San Isidroko (Alacant) bloke logistikoa zabaltzea.