Konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berriaren araberako Mercadonaren supermerkatua, Peligrosen.

Mercadonak bere berrikuntza digitalerako plana bizkortzen du, SAPen eskutik

2017ko uztailaren 21a
  • SAPekin adostutako bost urterako hitzarmena Mercadonak bere prozesu guztiak optimizatzeko abiatu duen eraldaketa digitalerako plan estrategikoaren parte da, eta SAPen software eta zerbitzuen eskala handiko hedatzea ekarriko du.

Mercadonak, %100ean kapital espainiar eta familiarra duen supermerkatu konpainia liderrak, hitzarmena sinatu du SAP Espainiarekin bere eraldaketa digitalerako egitasmo osoa garatu eta egikaritzeko.

Mercadonak bere balio-kateko prozesu guztiak (hornitzea, logistika, finantzak, giza baliabideak, denda-kudeaketa eta bezeroekiko harremana) eraldatu eta optimizatzeko abiatu duen berrikuntza digitalerako planaren parte da SAPekin adostutako bost urterako hitzarmen hau, SAPen software eta zerbitzuen eskala handiko hedatzea ekarriko duena. SAPen hodei pribatutik kudeatuko da guztia, inplementazio arriskua murriztea ahalbidetuz, ingurune guztiz seguru eta eskalagarrian izango baitute beren jardunaren lekunea misio kritikoko aplikazio guztiek, Mercadonaren IT (informazio-teknologiak) azpiegitura zein kudeaketa erraztuko duen irtenbide integratu bati esker.

Enpresen oinarri digitala eratzeko diseinatu den SAP S/4 HANA plataformak transakzio, analisi eta planifikazio sistemen arteko ohiko mugak ezabatzea ahalbidetuko dio Mercadonari, denbora errealeko analisia txertatzen duen berehalako informazioa igortzen baitu. Gainera, prozesuak eta teknologiak era masiboan sinplifikatu eta estandarizatzeko modua emango dio ere, datu, kontziliazio eta erredundantziak eliminatzen dituen sistema baten bitartez. Honi guztiari esker, Mercadonak uneoro lortu ahal izango du bere prozesuetako edozein puntutako datu bakar bat, egiatia eta denbora errealean jasoa.

Retail sektorearentzat SAPek egin duen suite espezifikoa ere erabiliko du Mercadonak. Xehekako banaketaren sektoreko enpresei ekonomia digitalaren eskakizunak betetzen laguntzeko diseinatu da suite hori, eta banaketaren oinarrizko prozesu guztiei ematen die euskarria, datu maisuen kudeaketatik hasi eta salmenta-puntura heldu arte; honela, Mercadonaren “Nagusiei” (bezeroei) esperientzia eta zerbitzurik onena emateko bidea ematen du.

Datu operatiboak beren pikortasun maila altuenean analizatzea ahalbidetuko du SAPek ematen duen erantzun berriak. Stock mailak era zehatzean ebaluatzeko orduan, adibidez, testuinguruko eta denbora errealeko informazioa jasotzen duenez, erabaki-hartzeak azkarragoak izan daitezen posible egiten du, bai eta misio kritikoko prozesu azeleratuekin integratuagoak ere, hala nola plataforma logistikoen eta denden horniketekin. Denbora errealeko informazio honek bere “Nagusien” (bezeroen) beharrizan aldakorretara egokitzeko bidea emango dio Mercadonari, eta erabaki-hartzeak azkartu.

SAP Success Factors delakoa ere jarriko da abian egitasmoaren barnean; hau da, Mercadonaren 79.000 langileak barnebilduko dituen Giza Baliabideen kudeaketarako plataforma bat, giltzarri den alor honetako prozesuen digitalizazioa ekarriko duena. Ondorioz, autonomia eta parte-hartze gaitasun handiagoak emango dizkie plataforma berriak zuzendariei, taldeak koordinatu eta talentua kudeatzeko orduan.  Errekrutatze, ordainsari, eta prestakuntzaren alorrekin bezala, giza baliabideak aktibo giltzarri gisa planifikatu eta kudeatzeko moduko tresna ere izango du, honenbestez, Mercadonak.

Azken buruan, Mercadonak SAPen osoko zerbitzuen alde egiten duen apustua, konpainiarentzat aldaketa berritzaile eta eraldatzailea izango dena, bere “Nagusi” (bezero), langile eta hornitzaileen beharrizanei bizkortasun handiagoarekin erantzuteko modua emango dio; Mercadona beti ezaugarritu duen zerbitzuaren bikaintasuna mantenduz, eta malgutasunean, eraginkortasunean zein etorkizuneko aukera berriak baliatzeko gaitasunean irabaziz.

Aleix Juan Mercadonaren Informatikako Zuzendari Nagusiaren aburuz, “SAPa gure prozesuetan txertatzeak informatika bakar eta soil bat izatearen abantailak ekarriko dizkigu, negozio prozesuak islatzen dituen eta horiei balioa eransteko gaitasuna ematen digun informatika bat”.

Bestetik, João Paulo da Silvak, Espainia, Portugal eta Israelgo SAPeko General Manager denak, adierazi duenez, “urrats hau ematean, irismen handiko eraldaketa digitaleko eredu baten alde egiten duen lehenengoetarikoa da Mercadona espainiar enpresen artean. Oso pozik gaude hitzarmenarekin, bi erakundeok elkarren artean dugun harremana, estua eta konfiantzan oinarritua, sendotzeko modua ematen baitigu”.

Mercadonari buruz

Supermerkatu-konpainia bat da Mercadona, kapital guztiz espainiar eta familiarrekoa, eta 21.623 milioi euroko fakturazioa (+4%) eta 636 milioi euroko irabaziak (+4%) lortuz bukatu zuen 2016ko ekitaldia. 1.620 supermerkatu ditu egun Espainia guztian, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 79.000 pertsonak osatzen dute bere langile-taldea. Konpainian beren konfiantza egunero jartzen duten 5,1 milioi etxeen asebetetzearen zerbitzuan garatzen dute langile horiek beren bizitza profesionala.

SAPi buruz

Negozioentzako aplikazioetarako softwarearen merkatuko buru da SAP (NYSE: SAP), eta tamaina zein sektore guztietako enpresei laguntzen die beren negozioen funtzionamendua hobetzen. Zeregin administratiboetatik hasita, batzar-gelari, biltegiari edota dendari dagozkienetara, mahaigaineko ordenagailutik gailu mugikorretara, SAPek profesionalak zein erakundeak indartu egiten ditu, elkarrekin era eraginkorrago batean lan egin eta enpresa-ikuspegia hobeto erabil dezaten, beren burua lehiaketaren lehenengo postuetan kokatzeko. SAPen aplikazio eta zerbitzuek errentagarritasuna lortzea, aldaketei etengabe moldatzea, eta era jasangarrian haztea ahalbidetzen diete 350.000 bezero baino gehiagori. Informazio gehiagorako, bisitatu www.sap.com.