Onlineko salmentarako Valentziako Erlauntza biltegiaren barrualdea

Alacanteko onlineko biltegi berriaren lanei ekin die Mercadonak, 14 milioi euroko inbertsioarekin

2021ko uztailaren 27a
  •  Eraikitze-lanetan, 25 hornitzailek hartuko dute parte, eta, haien bidez, 150 langile arituko dira eraikitze-fasean.
  • Onlineko eskaerak kudeatzeko eta prestatzeko biltegi hori bezalakoak baditu lehendik ere konpainiak, Valentzian, Bartzelonan eta Madrilen.
  • Konpainia barruan, Erlauntza deitzen diote zentro horri, eta 2022. urtearen erdialdean inauguratzea aurreikusten da. 340 langile baino gehiago izango ditu. 

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia onlineko erosketetarako bereziki prestatutako biltegi bat eraikitzen hasi da Alacanten, lehenago Valentzian, Bartzelonan eta Madrilen egin zuen bezala. Erlauntza –horrela esaten diote konpainia barruan onlineko zerbitzurako biltegiari– Ocañako errepidean egongo da, Mercalicanteren atzean. 14 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusi da martxan jartzeko. Eraikuntza-fasean, 25 hornitzailek hartuko dute parte, eta 150 laguni emango diete lana. Nabeak 10.000 m2 okupatuko ditu, 19.000 m2-ko lursail batean, eta espero da datorren urtearen erdialdean jartzea martxan.

Onlineko eskaerak kudeatu eta prestatuko dituen Erlauntz horretatik Alacant hiriko eskaerari erantzutea da lehen aurreikuspena. Bilakaera ikusi ahala, zerbitzua probintziako beste udalerrietara zabaltzea da asmoa. Alacanteko Erlauntzeko lantaldean, 340 bat lagun arituko dira, banatzaileak eta pickerak kontuan hartuta.  

Jasangarritasuna eta eraginkortasuna

Onlineko erosketa berriaren helburua da “Nagusi”aren (bezeroaren) esperientzia hobetzea webgune berriaren bidez eta mugikorreko aplikazioaren bidez. Horretaz gain, egiturazko aldaketa handiak ekarriko ditu, prestaketa- eta banaketa-prozesuak optimizatzeko. Eskaeren prestaketa eta bidalketa Erlauntzetik egingo denez, dendetatik banan-banan kudeatu beharrean, produktibitatea eta eraginkortasuna areagotu egingo dira, eta zerbitzu hobea bermatuko da.

Gainera, Mercadona Onlineren ibilgailu-flota gas bidez dabiltzan ibilgailuz osatua dago, eta 15 eskaera ere garraia ditzakete aldi berean. Ibilgailuok berariaz diseinatu dira hiru tenperatura-zona bereizita, produktu-mota bakoitzera egokitzeko: giro-tenperaturako produktuak, produktu hoztuak eta produktu izoztuak. Gainera, deskarga-sistema mekanizatu bat dute ibilgailuek karga-manipulazioa minimizatzeko, eta, hala, langileek gainesfortzu gutxiago egiteko eta deskarga-denbora murrizteko. 

Getafeko Erlauntzeko langileak (Madril)Getafeko Erlauntzeko langileak (Madril).

Onlineko salmentarako Valentziako Erlauntza biltegiaren barrualdeaValentziako Erlauntza (Valentzia).