Att cliente

Beste Gai batzuk

Produktuak ematen dituzue?

Espainia osoko 425 jantoki sozialekin eta bestelako erakundeekin lan egiten dugu, saltokietatik kendu arren kontsumitzeko modukoak diren produktuak eramateko egunero: https://info.mercadona.es/es/actualidad/donaciones-de-alimentos/new-tag

Iraungitako produktuak ez dira kontsumitzeko egokiak. Saltokietatik kendu, eta birziklatu egiten dira, eta energia sortzeko edo konposta egiteko erabiltzen dira.

Bestalde, elikagai-bankuekin lankidetza-konpromisoa dugu, eta, horren arabera, Espainia osoko hirietan egiten diren elikagai-bilketetan laguntzen dugu, eta boluntarioen esku jartzen ditugu gure saltokiak eta gure baliabide logistikoak. 

Oso pozik gaude ekintza solidario hauetan parte hartzeagatik, beharra duten pertsonentzat laguntza erreal eta eraginkorra baitira. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu ezazu Espainiako Elikagai Bankuen Federazioaren webgunea: https://www.fesbal.org/