Azken urtean, hazkundea izan du enpleguan eta fakturazioan, ekintza hauei esker: “Produktu-aukera eraginkorra” estrategia garatu du, berrikuntzaren alde egin du, produktu freskoak bultzatu ditu, eta bitarteko hornitzaileekin eta hornitzaile espezialistekin lankidetzan aritu da, bezeroak gogobetetzeko eta ezusteko atseginak emateko
- 4.000 lanpostu berri egonkor eta kalitateko sortu ondoren, konpainiak 79.000 langileko taldearekin bukatu zuen 2016a. Zergatan eta gizarte-segurantzan, 1.468 milioi euroko ekarpena egin du Mercadonak 2016an.
- Konpainiak bi mugarri handi izan ditu 2016an: bere nazioartekotze-proiektuari ekitea, Portugalen sartuta, eta Denda Eraginkorraren Eredu Berria martxan jartzea.
- Mozkin garbia 636 milioi euro izan da, % 4 gehiago; inbertsioa 685 milioi eurokoa izan da; eta salmenta-bolumena % 4 hazi da, 11.071 milioi kilo eta litroraino (kilitro).
- Beste urte batez, konpainiako kide guztien artean banatu ditu mozkinak: 300 milioi, langileen artean, helburuak lortzeagatiko sari gisa, eta 250 milioi gizarteari itzuli dizkio, zergen bidez. Eta mozkin garbiaren zifratik, 515 milioi enpresan berrinbertitu dira, baliabide propio gisa, eta gainerakoa akziodunen artean banatu da, dibidendu bidez.
- 2017ko asmoak betetzeko, Mercadonak historiako inbertsio handiena egingo du, aurreikuspenen arabera: 1.000 eta 1.200 milioi euro bitarte “Eta, gainera, erabaki du mozkin garbia sakrifikatzea, 200 milioi euroraino jaitsita (2016koaren herena), etorkizuneko Mercadonaren oinarriak ezartzeko helburuarekin”, esan du Juan Roigek.