Denda eraginkor berriaren fatxada

Zaragoza - Mercadonak supermerkatu eraginkor bat inauguratu du hirian

2020ko azaroaren 20a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 26 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin, eta, guztira, 62 langile izango ditu.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 4,5 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 79 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 512 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Zaragozan, Torrero auzoan. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Horrez gain, “Jateko prest” atala du, zeinak plater osasungarri gehiago izango baititu aukeran: barazki-menestra eta zenbait arrain —urraburua, izokina eta bakailaoa—; ogitarteko gehiago, hala nola brioche begetala, Angus hanburgesa edo urdaiazpiko-ogitartekoa; bai eta Hot Deliren erakusmahai berri bat ere, hainbat produktu erre eskaintzeko, besteak beste, oilaskoa, saiheskia edo patatak. Jaki guztiak azukre-kanaberaz edo kartoiz egindako bilgarrietan datoz, Mercadonak konpromiso aktiboa hartu baitu ingurumenarekin, "BAI esanez Planeta zaintzen jarraitzeari", eta apustu garbia egin baitu prozesuen epe luzeko jasangarritasunaren alde.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Torreroko supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko beste bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.750 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 79 hornitzaile eta 512 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horretaz gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horretaz gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Gainera, 137 ibilgailurentzako aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadona Aragoiko Erkidegoan

Supermerkatu berri hau irekita, Mercadonak apustu irmoa egin du Aragoiko Erkidegoaren alde. 2019ko ekitaldiaren amaieran, 44 denda zituen, eta 2.366 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, azken 2 urteetan, 85 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, batez ere bere denda-sarea hazi eta modernizatzeko eta plataforma logistikoak handitzeko. Plataforma horietatik hornitzen ditu egunero Aragoiko Erkidegoko supermerkatuak.

Mercadonak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Aragoiren kasuan, aurreko ekitaldian 208 tona elikagai banatu zituen —hots, 3.465 erosketa-orga betetzeko beste— 7 jantoki sozialen eta ongintza-erakunderen artean. Konpromiso solidario hori indartu egin da aurten ere, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak handitu egin ditu bere dohaintzak 2019an egindakoarekin alderatuta, eta 261 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu 2020ko lehen seihilekoan.

Zaragozako denda eraginkor berriaren fatxadaZaragozako denda eraginkor berriaren fatxada.

Logo EAktibatu