Vigoko Elikagai Bankuaren eta Mercadonaren arteko lankidetzaren hasiera

Vigoko Elikagai Bankuari egunero premiazko elikagaiak ematen hasi da Mercadona

2020ko uztailaren 06a
  • Konpainiak indartu egin du Vigoko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, egunero premiazko produktuak emanez, hala nola haragia, fruta, barazkiak, arraina, esnekiak eta abar.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, 537 tona produktu eta elikagai eman dizkie Galiziako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 706,6 tona premiazko elikagai eman zituen Galiziako autonomia-erkidegoan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, egunero premiazko produktuak ematen hasi da Vigoko Elikagai Bankuari, zeinarekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horren hornidura bermatzeko.

Mercadonak Vigon dituen hiru dendetatik emango dira elikagaiak. Horretarako, saldu ezin diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuak jasoko dira egunero dendetan.

Konpainiak 2013an abiatutako proiektu sozialean sartu da entitatea. Proiektu horretan, 19 jantoki sozialek eta Galiziako beste ongintza-elkarte batzuek hartzen dute parte, besteak beste, Vigoko jantoki sozial hauek: La Esperanza, Misioneras del Silencio eta La Sal de la Tierra.

Mariña Rivas Mercadonako Galiziako Kanpo Harremanetarako gerenteak nabarmendu duenez, Vigoko elikagai-bankuak lan handia egin du, eta, une zail hauetan, ez dio utzi besteei laguntzeari". “Konpainiak, gehien behar dutenen ondoan egoteko duen konpromisoari jarraiki, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Galiziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 706,6 tona elikagai baino gehiago eman zituen Galizian—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Vigoko Elikagai Bankuak eskerrak eman dizkio Mercadonari, emandako laguntzagatik “eta izan duen inplikazio solidarioagatik”, eta gogorarazi du “ahulenei babesa ematen jarraitu beharra” dagoela.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta Espainiako gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 7.800 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean. Kantitate horiek handituz joan dira, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, martxoaren 26an erabaki zuenean lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak berriro aktibatzea.

Vigoko Elikagai Bankuaren eta Mercadonaren arteko lankidetzaren hasieraMercadonaren eta Vigoko Elikagai Bankuaren arteko lankidetzaren hasiera.

Logo EAktibatu