Mercadonaren supermerkatu eraginkor eredu berria.

Valentzia - Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratzen du Alzira eta Muserosen

2017ko maiatzaren 26a
  • Supermerkatu eredu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.
  • Alzira herriko Virgen de la Murta kalean dagoen dendaren eraberritzeak 1,8 milioi euroko inbertsioa jaso du, eta 150 pertsona baino gehiago kontratatu dituzten 40 hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean.
  • Museroseko dendaren eraberritzeak, bere aldetik, 1,7 milioi eurotik gorako inbertsioa jaso du, eta 150 pertsona baino gehiago kontratatu dituzten beste 40 hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean.
  • Bi zentroetan lehendik jardunean zegoen langile taldearen jarraipena ziurtatzeaz gain, 3 lanpostu berri sortu ditu konpainiak, egonkorrak eta kalitatezkoak, Museroseko dendan.

Bi supermerkatu berrirekiko ditu Mercadonak, Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera horiek egokitu ondoren. Bata Alzira herrian, Virgen de la Murta kalean, hain zuzen, eta bestea Museroseko udalerrian, Bartzelonako errepidearen eta Mestre Serrano kalearen artean. Lehenengoaren eraberritzeak 1,8 milioi euroko inbertsioa jaso du, eta bigarrenarenak, 1,7 milioi baino gehiago. 40 hornitzailek hartu dute parte kasu bietan, 80 guztira, 300 pertsona baino gehiago kontratatuz eraberritze fasean. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu eredu berri honek, betiere “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen die bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera eraberritutako Museroseko supermerkaturako sarrera.Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera eraberritutako Museroseko supermerkaturako sarrera.

Alzira eta Museroseko denda eraginkor berri hauek 1.800 eta 1.600metro karratuko azalerako salmenta sala dute, hurrenez hurren. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda daude, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, halaber, eredu berriak, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartzate berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badute, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun zein suhi produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 55 tokidun aparkalekua du Alzirakoaren kasuan, eta 111 tokiduna Muserosekoarenean, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Eraberritze hauei esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasotzen jarraituko dute. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bere bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadonaren supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua Alziran (Valentzia):

Mercadonaren supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua Muserosen (Valentzia):

 

Denda Eraginkor Eredu berriaren fatxada, Alziran (Valentzia) dagoen supermerkatuan.​