Sierra de Andújarreko parke naturalaren magalean dauden olibadiak (Jaén)

Urrezko bi domina Mercadonaren Casa Juncal Oliba-olio Birjina Estraren Uzta Goiztiarrarentzat

2021ko uztailaren 09a
  • Ospe handiko bi sariketatan —New York International Olive Oil Competition (NYIOOC) eta London International Olive Oil Competitions (London IOOC)—, saridun suertatu da Mercadonaren olio hori, duen kalitateagatik.
  • Barietate bakarreko olibekin egindako olio bat da, urriaren amaieratik azaroaren lehen hamabostaldira bitarte bildutako olibekin egina, eta zaporea eta bikaintasuna ditu aipagarri.
  • Jaéngo Sierra de Andújar parke naturalaren magaletan dauden olibadietan sortutako olioa da, eta Aceites Oro Bailén Galgón 99 SLU Totaler Hornitzaileak ekoizten du.

Aceites Oro Bailén Galgón 99 SLU Totaler Hornitzaileak ekoitzitako Casa Juncal Oliba-olio Birjina Estraren Uzta Goiztiarrak urrezko bi domina lortu ditu kalitatea dela eta, nazioartean ospe handia duten bi sariketatan: New York International Olive Oil Competition (NYIOOC) eta London International Olive Oil Competitions (London IOOC).

Alde batetik, NYIOOCeko epaimahaia dago, olio bakoitza haren ezaugarri eta kualitate sentsorialen arabera aztertzeko protokolo tekniko zorrotz bat betetzen duten adituez osatua. Epaimahaikideek nabarmendu dutenez, Casa Juncal olioa "Picual barietateko olio aparta da, eta oliba berdearen eta belar moztu berriaren aroma bizia du. Konplexutasun handiko belar- eta fruta-aromak ditu; zehazki, parra-tomatearena, alkatxofarena, gari berdearena eta almendrarena. Ahoan, harrigarriak dira hasieran duen zapore fin eta gozoa eta almendra-atzeragustua, eta, amaieran, min atsegin eta orekatua uzten du. Haren zapore iraunkor eta harmoniatsua ere aipagarria da."

Bestetik, London IOOCren iritzia dugu. Haren esanetan, produktu honek "ekoizpenaren fase guztiak integratzen ditu trazabilitatea erabat bermatzeko, hasi fruitua arbolan eratzen denetik eta azken produktua ontziratzen eta merkaturatzen den arte. Olio bikaina lortzen du horrela."

Mercadonaren Casa Juncal Oliba-olio Birjina Estraren Uzta Goiztiarra Jaéngo Sierra de Andújar parke naturalaren magaletan dauden olibadietan sortua da, eta erregadioko Picual barietatearekin egiten da. Urriaren amaieran hasi eta azaroaren lehen hamabostaldira bitartean bildutako olibekin eginiko olioa da. Hain zuzen, heltze-puntu hori duten olibek usain eta zapore freskoagoak dituzte, fragantzia handiagokoak, berdeak eta harmoniatsuak. Eta, gainera, propietate osasungarrien maila altuena dute.

Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela, elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Casa Juncal olioaren Uzta Goiztiarra Mercadonaren linealeanCasa Juncal olioaren Uzta Goiztiarra Mercadonaren linealean.

Sierra de Andújarreko parke naturalaren magalean dauden olibadiak (Jaén)Sierra de Andújarreko parke naturalaren magalean dauden olibadiak (Jaén).