cremas de Mercadona

Udarekin bat, berriz dugu hemen Mercadonaren kremei buruzko amen-omena

2016ko maiatzaren 13a

Osasungintzak Mercadonaren 11 Deliplus eta Solcare produktu baztertu dituela zabaldu da, guztiz faltsua den informazioa.

Mercadonaren Deliplus eta Solcare kremak kontsumitzailearen osasunarekiko guztiz seguruak dira, eta izan dira beti.

Sasoi hauetan urtero gertatzen den bezala, Osasungintzak Mercadonaren 11 Deliplus eta Solcare produktu baztertu dituela dioen amen-omena zabaldu da. Informazio hau, Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (COPEA) dagoeneko 2012ko ohar batean jakinarazi zuenez, beste zenbait kontsumitzaile-elkartek egin izan duten bezala, guztiz FALTSUA da.

 

Zer gertatu zen?

2012ko abuztuan, Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (BOPEA) RNB Cosméticos, ohartarazpena egin zuen, etiketatuan legearen ez-betetze jakin bat zegoelako, osasunarentzat inolako arriskurik ez bazekarren ere. Kontsumitzaileentzat arriskurik egon ez arren, BOPEAk berak ohar batean argiro azaldu zuenez, Mercadonan produktu guzti horiek gure saltokietatik kentzea erabaki genuen gure borondatez, eta Agentziaren lege-gomendioekin bat zetorren formula baten arabera ekoiztea eskatu. 

Mercadonaren kremen kalitatea

Hala ere, berriro zabaltzen da amen-omen hau urtez urte, sasoi hauetan. Hortaz, Mercadonan gure kremek egunero jasaten dituzten kalitate prozesuen berri izan dezazun nahi dugu. Horretarako irekitzen ditugu RNBren ateak, Mercadonaren kremak ekoizten dituen laborategi kosmetikoarenak, alegia: zuri kontatzeko.

Mercadonaren Lurrindegiarentzat hirurogei milioi krema-ale baino gehiago egiten dira urtero. Mercadonaren kremen ekoizpen-prozesua nolakoa den ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu.


Elikadura segurtasuna eta kalitatea Mercadonan

Mercadonarentzat elikadura segurtasuna ezin utzizko gaia da bere aukeraren parte diren produktu guzti-guztiei dagokienez. Konpainiaren Kalitatearen Kudeaketarako eta Elikadura Segurtasunerako Sistemak hornikuntza kate osoa barnean biltzen du: bere jatorritik, azken katebegia duen kontsumitzailearengana. 2015ean zen egin dugun ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Eskertuko genizuke informazio hau zabaltzen eta amen-omena argitzen lagunduko bazenigu.