Txokolateen lineala Mercadonaren supermerkatu batean

Txokolate-tableten salmentak % 60 egin du gora Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko apirilaren 28a
  • Bezeroek, etxean daudela aprobetxatuta, denbora gehiago pasatzen dute egun hauetan sukaldean eta gozogintzan, eta, gainera, gehiago pikatzen dute otorduen artean. Hori dela eta, gora egin du halako produktuen salmentak.
  • Mercadonak 40 erreferentzia baino gehiago ditu, denda dagoen inguruko gustu eta ohitura guztietarako, 10 hornitzailek baino gehiagok eginak.

 

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen kateak % 60 handitu du Hacendado txokolatearen tableten salmenta, bezeroen ohitura-aldaketengatik; izan ere, orain, "Nagusiak" (bezeroa), etxean dagoenez, denbora gehiago pasatzen du sukaldean eta gozogintzan, eta, gainera, gehiago pikatzen du otorduen artean. Konpainiak txokolate-tableten 40 erreferentzia baino gehiago ditu, denda dagoen inguruko gustu eta ohitura guztietarako.

Bezeroak ontza bat edo bi jan ohi ditu otorduen ondoren, otorduen artean edo beste jaki batzuekin nahastuta, jogurta, talotxoak, ogia, opilak..., eta, Mercadonako txokolateen aukera zabaletik, hauek kontsumitzen dira gehien: batetik, urtzeko txokolatea eta txokolate-tantak, gozogintzarako, eta, bestetik, txokolate-atalak, kafeari laguntzeko edo kontsumoa neurtzeko.

Kakaotik eratorritako produktu hau 10 hornitzailek baino gehiagok egiten dute. Energia-iturri ona da, bitamina eta mineral askokoa (fosforoa, magnesioa, burdina, potasioa, kaltzioa), eta antioxidatzaileak ditu, hala nola flavonoideak. Janari estimulatzaile bat da, teobromina du eta. Horregatik, jandakoan plazera eta ongizatea eragiten du.

Txokolateen lineala Mercadonaren supermerkatu bateanTxokolateen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta