Mercadonaren Talavera de la Reinako dendaren fatxada (Toledo)

Toledo - Mercadonak denda eraginkorraren eredu berri bat ireki du Talavera de la Reinan

2022ko otsailaren 14a
  • Mercadonaren establezimendu berria Talavera de la Reina hiriaren gune historikoan dago, non antzinako tenplu mudejar bat egon baitzen XIII. mendetik XX. mendearen erdialdera arte, San Pedro eliza izenez ezaguna.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • Cañada de Alfares kaleko 22.ean zegoen denda itxi ondoren ireki dute supermerkatu berri hau, haren ordez. Supermerkatu berrian, 49 langile daude, eta 7,3 milioi euroko inbertsioa egin da. Haren eraikitze-lanetan, 78 hornitzailek hartu dute parte, eta 300 langile baino gehiago aritu dira lanean obra-fasean.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat inauguratu du gaur Talavera de la Reinan (Toledo), Arco de San Pedro kaleko 15.ean, hain zuzen. Mercadonak Cañada de Alfares kaleko 22.ean zuen supermerkatua ixtea ekarri du honek. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, Jateko Prest atal berria jarri da saltokian, eta jateko prest dauden plateren aukera zabala eskaintzen da bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

  “Jateko Prest” atal berria, Talavera de la Reinako Mercadonan “Jateko Prest” atal berria Talavera de la Reinako Mercadonan.

Talavera de la Reinako supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “Nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu-mota honek 1.785 metro karratuko salmenta-aretoa du, bi solairutan banatua, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 78 hornitzaile eta 300 langile jardun dira.

Mercadonak Gizarteari harengandik jasotzen duenaren zati bat itzultzen dio

Nabarmendu behar da, bitxikeria gisa, Mercadonaren establezimendu berri hau Talavera de la Reina hiriaren gune historikoan dagoela, non antzinako tenplu mudejar bat egon baitzen XIII. mendetik XX. mendearen erdialdera arte, San Pedro eliza izenez ezaguna. Hori dela eta, konpainiak ahalegin handia egin du zenbait elementu arkeologiko eta arkitektoniko kontserbatzen eta balioa ematen, betiere arloan eskumena duen administrazioaren ondare-jarraibideak zainduz.

Mercadonak Talavera de la Reinan duen dendan gaitutako antzinako ‘patio-etxea’Mercadonak Talavera de la Reinan duen dendan gaitutako antzinako ‘patio-etxea’.

Horren adierazgarri dira, besteak beste, dendaren fatxada ingurune urbanistikoan integratu izana. Horrez gainera, antzinako ‘patio-etxea’ osorik birgaitu du, eta bisitatu ere bisitatu daiteke dendaren merkataritza-ordutegian; gainera, salmenta-aretoaren barruan leihate kristaldunak daude “Nagusi”ek (bezeroek) antzinako eraikinaren fatxada babestu eta birgaitua ikus dezaten erosketak egiten ari direla. ‘Patio-etxean’ aurkitutako kasetoi-sabai polikromatuaren zati batzuk ere gaitu ditu, eta, haren azpian, prestatutako janariaren Jateko Prest atal berriaren mahai-aulkiak jarri ditu. Indusketa arkeologikoan zehar aurkitutako zenbait elementu ere birgaitu ditu, eta ikusgai jarri ditu instalazioetan, hala nola zutabeak, tinak, harri-zolak eta antzinako putzu hexagonal bat, barruko patiotik ikus daitekeena. Horren guztiaren helburua izan da ondare-oroigarri hau ikusgai jartzea interesa duten bisitari guztientzat.

Indusketa arkeologikoan zehar aurkitutako zenbait elementu Talavera de la Reinako MercadonanIndusketa arkeologikoan zehar aurkitutako zenbait elementu, Talavera de la Reinako Mercadonan.

Konpainiaren Erantzukizun Sozialeko politikaren esparruan dagoen proiektu hau Gizartea gogobetetzeko Mercadona egiten ari den etengabeko ahaleginari gehitu beharreko beste adibide bat da, zeinaren bidez itzuli nahi baitio harengandik jasotzen duen guztiaren zatitxo bat.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren Denda Eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu daiteke energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Goiburuko irudia: Mercadonaren Talavera de la Reinako dendaren fatxada (Toledo).