Mercadonaren Reuseko denda berriaren sarrera

Tarragona - Mercadonak beste supermerkatu bat ireki du Reusen, El Pallol merkataritza-pasealekuan

2023ko azaroaren 24a
  • 52 langile ditu, eta 5,9 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua aurrera ateratzeko.
  • El Pallol merkataritza-pasealekuko beheko solairuan dago, eta 1.700 m2-ko salmenta-aretoa du.
  • Denda honekin, Mercadonak Tarragonako eskualdeetan dituen 33 supermerkatuetatik 27 dira dagoeneko denda eraginkorraren eredu berrikoak.
  • Konpainiak 6 establezimendu ditu Reusen, guztiak eredu eraginkor berrikoak.

Gaur, Reus udalerrian, supermerkatu eraginkor berri bat ireki du Mercadonak, El Pallol merkataritza-pasealekuan hain zuzen. Denda berriak 52 langile ditu, eta 5,9 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua aurrera ateratzeko. Bestalde, 79 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 200 langile baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Irekiera berriarekin, El Pallolek sendotu egin du bere berraktibazioa, Reuseko saltoki-gunea merkataritza-puntu gertuko, aktibo eta inguruaren eta hiri-ehunaren sustatzaile gisa indartuta. Mercadonak eskaintza zabaldu die Reuseko herritarrei eta bisitariei udalerriaren erdigunean, eta erosketa hurbil eta eroso egiteko aukera ematen du, hiri-merkataritza indartzeko apustu garbia eginda.

Supermerkatu berriak 1.700 m2-ko salmenta-aretoa du Nuñez i Navarroren El Pallol merkataritza-pasealekuko beheko solairuan, enpresa kate osoan ezartzen ari den denda eraginkorraren eredu berrikoa da, eta atal guztietan ditu berrikuntzak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; labeko atal berria, ogia xerratan mozteko makina bat duena, eta pastel hoztuak; eta sushi-espezialitateak.

Halaber, “Jateko Prest” atal berria jarri da saltokian, eta eramateko janari prestatuaren 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatu eraginkorren belaunaldi berri honek diseinu erabat berritua du, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio zabal eta irekien alde egiten du, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko. Beira bikoitzeko sarrera bat ere badu, haize-lasterrak saihesteko, eta korridore zabalagoak eta bi orga-modelo, askoz ergonomikoagoak eta arinagoak.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40 ere murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatu hau astelehenetik larunbatera egongo da irekita; urritik maiatzera, 09:00etatik 21:00etara (neguko ordutegia), eta ekainetik irailera, 09:00etatik 21:30era (udako ordutegia). Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berriak askotariko neurriak barne hartzen ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Egoteko eremuak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

115 milioi euro inbertitu dira Tarragonako eskualdeetan eredu berria ezartzen

Mercadona 2017ko martxoan hasi zen denda eraginkorraren eredu berria Tarragonako eskualdeetan ezartzen, Tarragona hiriburuko Via Augustako supermerkatua eraberritu zuenean. 2017tik gaur arte, konpainiak 115 milioi inbertitu ditu 19 supermerkatu berritzeko eta 8 berri irekitzeko (izan guztiz berriak, hala nola Reuseko El Paladoll merkataritza-pasealekuan gaur ireki duena, edo lehendik zeudenen ordezko supermerkatuak, eredu berriak eskatzen dituen kalitate-estandarretara egokitzen ez ziren eta berritu ezin ziren kasuetan; adibidez, Cambrilseko Cavet bidean dagoena, Josep Llimona kalean zegoenaren ordez).

Konpainiak 33 supermerkatu ditu Tarragonako eskualdeetan, eta haietako 27k ezarria dute jada denda eraginkorraren eredu berria. Reusi dagokionez, gaur ireki dena kontuan hartuta, 6 saltoki ditu udalerrian, guztiak eredu eraginkor berrikoak.

El Pallol, merkataritza hiriaren erdigunean

Reusen erdialdean irekitako merkataritza-pasealekua biziberritzeko 2023an egindako saioak eskaintza komertzial tradizional eta modernoari egiten dio mesede; askotarikoa da, udalerriko saltoki-sare handia hornitzen du, bisitarientzako eta turistentzako erakargarritasuna areagotzen du, eta auzoez gozatzen laguntzen du, guztien arteko sinergiak sortzen dituen merkataritza-sare zabalago batekin.

Reus hiriaren erdialdean kultura- eta aisialdi-eskaintza aberatsa dago, eta merkataritza lagungarri da hura animatzeko. El Pallolen kasuan, hirigune osoaren zaharberritzeak egiten dio mesede, merkataritza- eta bizitegi-eremua hartzen baitu, eta aparkaleku handi bat, Núñez i Navarrok 2007an berreskuratua. Gaur egun, elkargune eta gune ikoniko eta kultural gisa finkatu da Reusen bihotzean.

Urdaiazpikoa Ebakita, Mercadonaren Reuseko denda berriaUrdaiazpikoa labanaz ebakitzeko atala, Mercadonaren El Pallol merkataritza-pasealekuko supermerkatu berria.

Reuseko alkatea, El Palloleko merkatarien elkarteko presidentea eta Mercadonaren Tarragonako Kanpo Harremanetarako gerenteaS. Guaita (Reuseko alkatea), P. Salvadó (El Palloleko merkatarien elkarteko presidentea) eta B. Feced (Mercadonaren Tarragonako Kanpo Harremanetarako gerentea) bisitan.