Mercadona supermerkatuko rosquilleten lineala.

Talotxoen eta rosquilleten salmenta % 25 baino gehiago jaitsi da Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketengatik

2020ko apirilaren 22a
  • Produktu horien salmenta jaitsi egin da egun hauetan, bezeroak etxetik kanpo kontsumitzen baititu normalean horrelakoak; besteak beste, lantokian, eskolan, parkean edo gimnasioan.
  • Anitin, Siro, Gullón eta Fiorentini Totaler Hornitzaileek egiten dituzte produktuok, besteak beste.

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen kateak % 25 baino gehiago txikitu du talotxoen eta rosquilleten salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketengatik. Jaitsiera horren arrazoi nagusia da “Nagusiak” (bezeroak) etxetik kanpo kontsumitzen dituela produktu horiek, besteak beste lantokian, eskolan, parkean edo gimnasioan.

Rosquilleten kasuan, zeinak Anitin Totater Hornitzaileak egiten baititu Carleten dituen instalazioetan (Valentzia), zenbait barietate eskaintzen ditu konpainiak kate osoan, besteak beste pipitadun rosquilletak eta rosquilletak gaztarekin. Valentziako Erkidegoko denda batzuetan, berriz, horietaz gain, beste espezialitate batzuk ere aurki ditzake bezeroak, hala nola labeko rosquilletak; konpainiak inguruko ohitura eta gustuetara egokitzeko duen konpromisoaren erakusgarri dira.

Bestalde, talotxoen erreferentzia desberdinak eskaintzen dira kate osoan. Aukera hauek ditu bezeroak, besteak beste: arroz- eta olo-talotxoak, arto-talotxoak, txokolatezko talotxoak eta ·artobeltz-triangeluak kinoa eta amarantoarekin. Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte produktuok: Siro eta Gullónek, Espainian, eta Fiorentinik, Italian.

Rosquilletak saltzen diren Mercadonaren lineala.Rosquilletak saltzen diren Mercadonaren lineala.

Talotxoak saltzen diren Mercadonaren lineala.Talotxoak saltzen diren Mercadonaren lineala.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta