Erantzukizun bera, soldata bera

Soldata-berdintasuna eta ordainsarien gardentasuna Mercadonan

2022ko otsailaren 22a
  • Enpresaren apustua da berdintasunean eta gardentasunean oinarritzea plantillaren lan-baldintzak.
  • Duela urte batzuetatik hona, Mercadonak soldata-berdintasuna aplikatzen du lan edo erantzukizun bera duten langileen artean.

Ordainsari-berdintasunaren aldeko apustua egiten du Mercadonaren Giza Baliabideen politikak, uko egin ezineko balio gisa, eta “erantzukizun bera, soldata bera” dioen printzipioari leial zaio, bereizkuntzarik egin gabe sexua, adina edo beste edozein ezaugarri dela eta.

Gainera, Mercadonako lan-baldintzen ezaugarri aitortuak dira enplegu egonkorra eta kalitatezkoa eskaintzea eta talentua sustatzea etengabeko prestakuntzaren eta barne-sustapenaren bidez.

Emakume eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa konpainia osoan aplikatzen da, transbertsaltasunez. Aktiborik baliotsuenetako bat dira langileak Mercadonarentzat, eta bere politikaren erdigunean jartzen ditu. Adibidez, konpainiak meritokrazia saritzen du, eta horren emaitza da 2020aren amaieran Mercadonako zuzendaritza-postuetan % 45 emakumeak izatea eta urte berean 348 emakume mailaz igotzea.

Erantzukizun bera, soldata bera

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Mercadonan

Mercadona Nazio Batuen Mundu Itunaren Espainiako Sareko bazkide da 2011tik, eta, beste zenbait enpresa, ETE eta elkarte sektorialekin batera, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzen ditu elikagaien eta edarien industrian.

Enpresaren ordainsari-berdintasuneko politikak aldaketan laguntzen du, hiru helburu hauekin:

  • Genero-berdintasuna: berdintasun-printzipioa modu transbertsalean errespetatzearen alde.
  • Lan duina eta hazkunde ekonomikoa: enplegu egonkorra eta kalitatezkoa eskaintzen du, kontratu finkoekin eta sektoreko batezbestekoa gainditzen duten soldatekin.
  • Desberdintasunak murriztea: Mercadonak kondizio- eta aukera-berdintasuna eskaintzen die langile guztiei, inolako diskriminaziorik gabe.