Mercadonaren fatxadako logoa

Sevilla - Mercadonak denda irekiko du abenduaren 1ean Santa Justako El Miradorren

2023ko azaroaren 16a
  • Konpainiak 3,9 milioi euroko inbertsioa egin du Sevilla hiriburuko saltoki berria eraikitzeko. 15 hornitzailek hartu dute parte obretan, eta 120 langileri eman diete lana.
  • Denda eraginkorraren eredu berrikoa da: bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten. Gainera, Jateko Prest atal berria eta 283 autorentzako aparkalekua ditu.
  • Saltoki berri honekin, konpainiak 71 supermerkatu ditu Sevillan (hiriburuan eta probintzian), eta haietako 58k ezarria dute jada denda eraginkorraren eredu berria.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak supermerkatu eraginkor berri bat irekiko du abenduaren 1ean Sevilla hiriburuan, zehazki El Mirador merkataritza-gunean, Santa Justako geltokiaren ondoan. Denda berrian 3,9 milioi euro inbertitu dira. 15 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 120 langileri eman diete lana obra-fasean.

Saltokiaren berrikuntzetako bat Jateko Prest atala da, zeinean plater prestatuak eskaintzen baitira. Plater horiek material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Beste hobekuntza batzuen artean, dendak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, aire-korronteak eragozteko; korridore zabalagoak; atsedenerako gune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, non “Nagusi”ek (konpainiak hala deitzen die bezeroei) plater prestatu berria jan baitezakete, edari freskoz lagunduta.

El Miradorreko supermerkatuak 1.628,56 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko. Bere aparkalekua ere badu, txandakakoa, eta 283 autorentzako lekua du, bi solairutan banatuta.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40 ere murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagun eta esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lana errazteko, supermerkatu-eredu berriak askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Sevillan

Saltoki berri hau irekita, Sevillako probintzian 2023an egin duen denda-sarearen hedatze eta hobetzea amaitu du Mercadonak. Ekitaldi honetan, enpresak 17,5 milioi euro bideratu ditu bere supermerkatuak zabaldu eta modernizatzeko, denda eraginkorraren eredu berria ezartzeko bidean aurrera egiteko.

Zehazki, bi denda berritu ditu probintzian: Sevilla hiriburuko El Cerro auzokoa eta Alcalá de Guadairako Alcalá Plaza merkataritza-gunekoa. Horretaz gain, supermerkatu berri bat ireki du Camasen, katearen estandarrak betetzen ez zituen denda bat itxi ondoren, eta, azkenik, Sevilla hiriburuko saltoki berri hau.

Guztira, 71 supermerkatu ditu konpainiak Sevillan (hiriburuan eta probintzian), haietatik 58 denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen diotenak, eta 4.400 langile baino gehiago, enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin. Probintziako hornitzaileei 900 milioi eurotik gorako erosketak egin zitzaizkien azken ekitaldian.

Mercadonaren Santa Justako (Sevilla) dendaren fatxadaMercadonak Sevillan, Santa Justako El Mirador merkataritza-gunean, irekiko duen supermerkatuaren fatxada.