Mercadonaren logoa, denda bateko sarreran

Santa Cruz Tenerifekoa – Mercadonak denda eraginkor berri bat inauguratu du Cuesta Piedran

2019ko abenduaren 16a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 6 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 4 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 38 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 220 lagun aritu dira obra-fasean.

Gaur, abenduak 16, astelehena, supermerkatu eraginkor berri bat inauguratuko du Mercadonak Cuesta Piedran (Santa Cruz Tenerifekoa); zehazki, García Álvarez eta Subida Cuesta Piedra kaleetan. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu akabera-gune berri bat haragiarentzat; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako, besteak beste.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Cuesta Piedrako supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.670 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 38 hornitzaile eta 220 langile jardun dira. 6 lanpostu berri egonkor eta kalitateko sortu dira; beraz, dendak 38 langileko taldea izango du guztira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horretaz gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Guztientzako eremuak ere baditu dendak, langileak erosoago ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horretaz gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Gainera, 146 tokiko aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko; horietako lau aparkalekuk ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntua dute. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2018ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 732 milioi euro inbertitu zituen Denda Eredu Berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

Mercadona Kanarietan

2018ko amaieran, konpainiak 86 supermerkatu zituen Kanarietan, eta 4.511 langile, guztiak enplegu egonkor eta kalitatekoarekin. 496 milioi euroren erosketak egin zitzaizkien Kanarietako hornitzaileei.

Kanariar Uharteetan 2018an Mercadonak egindako inbertsioa 45 milioi eurotik gorakoa izan zen, eta enpresaren eraldaketa-prozesua bultzatzeko erabili zen.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen —kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz—. Horrez gain, bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikitzen ari da.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Hala, nabarmentzekoa da konpainiak jarraitzen duela bere Ekintza Sozialeko Plana garatzen, Kanarietako zenbait instituzio eta erakunde sozialen bidez. Batetik, hitzarmenak egin ditu Las Palmaseko Elikagai Bankuarekin, Tenerifekoarekin (BANCOTEIDE) eta Kanaria Handiko eta Tenerifeko Elizbarrutietako Caritasekin, eta, bestetik, egunero laguntzen die zazpi jangela soziali, premiazko produktuak banatuz: Comedor Social de Cáritas Diocesana de Canarias (Kanaria Handia), Nª. Sra. del Carmen (Kanaria Handia), La Milagrosa (Sor Lorenza komunitatea, Kanaria Handia), El Refugio Majorero (Fuerteventura), Misión Cristiana Moderna (Fuerteventura), Fundación Canaria Flora Acoge (Lanzarote), Obra Social La Milagrosa Comedor Social de La Noria (Tenerife) eta Asociación Padre Laraña (Tenerife).

Kanarietan egindako ekimenetan, 556 tona elikagai eman eta banatu dira 2018an.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainetan parte hartuz. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak. 2018tik, Kanarietako Erantzukizun Sozialeko Sarearen kide ere bada konpainia, zeina Kanarietako Gobernuak sustatzen baitu.