Mercadonaren amantaletako bateko xehetasuna.

Salamancako Isiltasunaren Lagunen Behartsuen Jantoki Sozialarekin lan egiten hasi da Mercadona

2017ko ekainaren 01a
  • Supermerkatuko banatzaileek beraiek entregatuko dituzte produktuak egunero, bolondresen lana errazte aldera.
  • Gaztela eta Leongo beste zenbait entitate eta jantoki sozialekin ere egiten du lan konpainiak; 2016an, izan ere, 545 tona elikagai eman zizkien.

Isiltasunaren Lagunen Behartsuen Jantoki Sozialarekin lan egiten hasi da Mercadona, Salamancako Estación Pasealekuko 73an egoitza duen entitate horri elikagaiak emanez egunero, bere zentroa erabiltzen duten ume eta familien artean bana ditzan. Gaztela eta Leongo ongintzazko elkarte eta entitateekin duen elkarlanean beste urrats bat aurrera egin du konpainiak jarduera honen bitartez.

Jantokiak 200 bat pertsona artatzen ditu egunero, bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden zenbait familia barne, eta errazio bana prestatu, banatu eta zerbitzatzen dizkie, sasoiko produktuez osaturiko menu bat jarraituz.

Prozesua goizero-goizero hasten da Salamancako Mercadonako langileek elikagaiak (salmentarako egokiak ez izanda ere kontsumitzeko egoera onean daudenak) poltsa eta kutxatan sartzen dituztenean, kalitate eta elikadurazko segurtasun baldintza hoberenetan entregatzeko xedearekin. Prozesua bermatze aldera, Mercadonako bi banatzaile arduratzen dira produktuak dendatik jantoki sozialera eramateaz. Hango bolondresen lana errazten dute honela, ez dutelako lekualdatu beharrik izango elikagaiak prestatu aurretik hauek beste nonbait jasotzeko. 

Ekimenak ematen dion poza azaldu du Rocio Ledesma jantokiko arduradunak, honako hau adieraziz: “Mercadonarekiko esker onez beterik gaude hasi berri den eta besteei laguntzen jarraitzeko modua emango digun garai honengatik. Artatzen ditugun pertsonei bigarren plater bat ematea bermatzea oso zaila gertatzen zaigu, eta arazo hori hobetzeko modua izango dugu ekarpen honi esker”.

Elkarlan honen bitartez, jantoki sozialekin kolaboratzeko duen programa sendotu du Mercadonak. Izan ere, Espainia osoko udalerri ezberdinetako 120 entitate baino gehiagoren lana sustatu du konpainiak 2016an, satzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko egoera ezin hobean dauden produktuak eman dielarik egunero. 

Bere gizarte-ekintzarako plangintza garatzen jarraitu zuen Mercadonak iazko urtean zehar, pertsona ugariri laguntza ematen dieten askotariko instituzio eta entitate sozialen jarduera sustatuz. 6.500 tona elikagai banatu ditu orotara bere partaidetza izan duten erkidego autonomo guztietako ekimenen bitartez, 108.000 erosketa-orga betetzeko adina. Gaztela eta Leongo kasuan, 545 tona elikagai eman zizkien dohaintzan erkidego honetako ongintzazko zenbait entitate eta jantoki soziali.