Mercadonaren Lalíngo (Pontevedra) denda berriaren sarrera

Pontevedra - Mercadonak supermerkatu ekoeraginkor berria ireki du Lalínen

2023ko azaroaren 23a
  • 1.770 metro karratuko salmenta-azalera du, eta 165 ibilgailurentzako aparkalekua, haietako 5 ibilgailu elektrikoentzat.
  • Denda berriak 32 laguni emango die lana, eta 26 kontratazio berri egin dira.
  • Erreforman 80 hornitzailek hartu dute parte, 287 pertsona enplegatu dira obretan, eta 3,5 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarri du horrek.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak supermerkatu eraginkor berria ireki du Lalínen (Pontevedra); zehazki, Ronda Norten. 3,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da proiektu honetan; 80 hornitzailek hartu dute parte, eta 287 lagun aritu dira obra-fasean.

Lalíngo supermerkatuak 1.770 metro karratuko salmenta-azalera du, eta badu Jateko Prest atala. Han, “Nagusi”ek (bezeroek) edari hotzak eta jateko prest dauden platerak izango dituzte, material naturalekin egindako ontzietan zerbitzatuak (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Dendak 165 ibilgailurentzako aparkalekua du (haietako 5 ibilgailu elektrikoentzat), eta, beste hobekuntza batzuen artean, kristal bikoitzeko sarrera berri bat du, aire-korronteak eragozteko, korridore zabalagoak eta aulki eta mahaiak dituen atsedengune bat, non “Nagusi”ek plater prestatu berriak kontsumitu baititzakete edari fresko batekin lagunduta.

Inaugurazio honekin, Mercadonaren Galiziako 60 supermerkatuetatik 50ek jada ezarria dute eredu eraginkorra. Denda horiek espazio zabalagoak eta gardenagoak dituzte, argi naturala sartzea errazten dutenak, eta kolore eta material berriak, bai kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan.

Energia-aurrezpena eta karbono dioxidoaren murrizketa

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri, eraginkorragoak. LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia egokiago kudeatzeko.

Beste neurri bat 540 modulu fotovoltaiko jartzea izan da, autokontsumorako eta deskarbonizaziorako bidean aurrera egiteko. Izan ere, eguzki-panelak dituen Mercadonaren denda batek urteko energia-kontsumoaren % 20 inguru aurrezten du, energia fotovoltaikorik gabeko denda batekin alderatuta, eta horrek esan nahi du 30 tona CO2 gutxiago kontsumitzen dela supermerkatu bakoitzeko.

Langileen eguneroko lanak errazteko (32 langile denera, haietatik 26 lanpostu sortu berrietan), supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileek erosotasun handiagoa izan dezaten atsedenaldietan.

Mercadona Galizian

Mercadonak 60 denda ditu Galizian, eta 2.661 langile, denak kalitatezko enplegu egonkorrarekin. 2022an, 1.641 milioi euroren erosketak egin zizkien Galiziako hornitzaileei, eta 22,4 milioi euro inbertitu zituen erkidegoan.

Ekintza Plan Sozialaren barruan, Mercadonak lan handia egiten du talde behartsuenei laguntzen dieten gizarte-entitateen alde. Hala, azken urtean, 2.496 tona premiazko produktu eman zizkien Galiziako jantoki sozialei eta beste erakunde batzuei, hala nola Elikagai Bankuei, Gurutze Gorriari eta Caritasi, aurreko urtean baino % 22 gehiago. Supermerkatu berri honetatik, konpainiak premiazko produktuak emango dizkio egunero O Mencer de Lalín elkarteari, hala nola haragia, fruta, barazkiak, arraina eta esnekiak, kontsumorako egokiak direnak baina saltzeko ez, eta, hala, erakundeak eskualdean egiten duen lan solidarioari lagunduko dio.

JP atala Mercadonaren Lalíngo (Pontevedra) denda berrianJateko Prest atala Mercadonaren Lalíngo supermerkatu eraginkor berrian.

Mercadonaren fatxada. Lalín, PontevedraMercadonaren Lalíngo (Pontevedra) denda berriaren sarrera.