Kontsumo Ohituren 2019ko Inkestaren kartela

Partaidetza Mahaiak 'Erosketa eta Kontsumo Ohituren 2019ko Inkesta'ren emaitzak aurkeztu ditu

2019ko azaroaren 21a
  • Partaidetza Mahaiak ‘Erosketa eta Kontsumo Ohituren 2019ko Inkesta’ aurkeztu du. Kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarte hauek osatzen dute Mahaia: CECU, FUCIUNAE eta CAUCE.
  • Emaitza nagusien arabera, kontsumitzaileak bere osasunaz arduratuta daude, elikagaiak xahutzeak axola die eta ingurumena errespetatzen dute.
  • Ikerketak 3.300 kontsumitzaileren erosketa- eta kontsumo-ohiturak aztertzen ditu, ikusteko zer bilakaera duten Espainiako herritarren erosketa- eta kontsumo-ohiturek.

Bideoa gaztelaniaz:

Partaidetza Mahaiak "Erosketa- eta Kontsumo-Ohituren 2019ko Inkesta"ren emaitzak aurkeztu ditu. Espainia osoko 3.300 familiak hartu dute parte, eta helburua da jakitea nola ari diren aldatzen Espainiako herritarren erosteko eta kontsumitzeko ohiturak. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarte batzuen federazioek eta konfederazioek (CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE) osatutako lantalde batek eta Mercadonak egin dute inkesta.

Haren helburua da kontsumitzaileak ezagutzea eta, aldi berean, haiei informazioa ematea, kontsumitzaileari balio handiagoa emateko eta kontsumitzailea babesteko ekintzak sustatuz. Aldizkako bileren bidez egiten da hori; bilera horietan,  lantaldeak gaurkotasuneko gaiez, joera berriez eta kontsumo-ohiturez eztabaidatzen du.

Lau urte daramatzagu azterketa hori egiten, eta, bitarte horretan, ia 11.000 kontsumitzaileri egin zaie inkesta. Haiei esker, 2015ean ikusi genuen kontsumitzailea eraginkorragoa eta zorrotzagoa dela orain, osasunaz arduratzen dela, eta solidarioagoa eta arduratsuagoa dela. Urtebete geroago, kontsumo-ohitura batzuk aldatu egin ziren egoera ekonomikoagatik, eta elikadurari buruzko trebakuntza gehiago behar zela ikusi zen. 2017an, rol teknologikoa nabarmendu zen, onlineko merkatuan ausart jokatzen zuen baina elikadura-ohituretan zer hobetua bazuen kontsumitzailearen eraginez. Eta iaz, ikerketak ondorioztatu zuen kontsumitzailea zuhurragoa zela, eta gero eta kontzientzia handiagoa zuela ingurunearekin.

Egungo kontsumitzailearen profilari buruzko ondorio nagusiak

Aurten, zenbait aldagai kontuan hartuta (generoa, adina, ikasketa-maila, bizileku-eremua eta familia-unitate bakoitzeko kide-kopurua), eta inkestako 48 galderen erantzunak aztertu ondoren, Partaidetza Mahaiak ondorioztatu du kontsumitzailea honelakoa dela:

  • Eraginkorra: kontsumitzaileen % 58k aldatu egin ditu erosteko eta kontsumitzeko ohiturak.
  • Arriskatzen ez dena: % 66k supermerkatuan egiten ditu erosketak.
  • Adimenduna. % 64k dio ez duela sare sozialen eraginik.
  • Kritikoa etiketak irakurtzean: kontsumitzaileen % 58k uste du osagaiak (% 53), iraungitze-data (% 40) eta jatorria (% 3) direla elementurik garrantzitsuenak.
  • Prestakuntza-beharra duena: % 28k ez daki bereizten kontsumo lehenetsiaren data eta iraungitze-data.
  • Osasunaz arduratzen dena: % 68k uste du bere elikadura-ohiturak osasungarriak direla.
  • Informatua: % 49k uste du elikadurari buruz nahiko informazio baduela.
  • Janaria alferrik galtzeak axola diona: % 95ek uste du elikagaiak alferrik galtzea arazo larria dela, eta % 54k uste du elikagaiak alferrik galtzearen erantzukizuna gizarte osoak duela.
  • Ingurumena errespetatzen duena: % 82k hondakinak bereizten ditu, % 76k plastikozko poltsak berrerabiltzen ditu, eta % 67k erabilera anitzeko poltsak erabiltzen ditu.

Azterlan hau 4 arlotan egin da: erosketa- eta kontsumitze-ohiturak; erosketako erabakia, faktoreak eta joera berriak; elikagaien etiketatzea eta ohitura osasungarriak; eta erantzukizun soziala ekoizpen- eta erosketa-ohituretan.

Dokumentua gaztelaniaz:

'Erosketa eta Kontsumo Ohituren 2019ko Inkesta'ren emaitzak'Erosketa eta Kontsumo Ohituren 2019ko Inkesta'ren emaitzak.