Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren fruta eta barazkien atala.

Palentzia – Mercadonak bere supermerkatuetako bat berrirekitzen du konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera

2017ko maiatzaren 29a
  • Palentziako denda honek berriro zabalduko ditu ateak, 800.000 euroko inbertsioa jaso duten erabateko eraberritze-lanen ondoren. 30 hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean, 150 pertsona baino gehiago kontratatuz.
  • Konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzen den lehenengo denda da Gaztela eta Leonen.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.

Mercadonak supermerkatu bat berrirekiko du gaur Palentzian, Madrilgo Etorbideko 24 zenbakian, hain zuzen ere, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. 800.000 euroko inbertsioa jaso dute lanek, eta 150 lagun kontratatu dituzten 30 hornitzaileren parte hartzea izan dute eraberritze fasean. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen die bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. 

Mercadonak Palentzian duen denda eraginkor berri honek 1.600 metro karratuko azalerako salmenta sala du, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, halaber, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. 261 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Gaztela eta Leonen: 2016ko Balantzea

Mercadonak 66 supermerkatu ditu Gaztela eta Leonen, eta kontratu egonkor eta kalitatezkoa duten 3.550 lagunek osatutako langile-taldea. Mercadonak Gaztela eta Leonen alde egiten duen apustua, halaber, bertako nekazaritzako elikagai-hornitzaileei eginiko erosketa-bolumenean islatu da ere, 1.566 milioi eurokoa izan baita 2016an, aurreko urtekoa baino %2 gehiago. Eta konpainiak Gaztela eta Leonen azken urtean izan duen eragin dinamizatzailea agerikoa izan da berriz. Izan ere, bere bitarteko hornitzaileek eta hornitzaile adituek osatzen duten kluster industrialak burutu dituen inbertsioek 80,9 milioi eurotara heldu ziren guztira. Era berean, enpleguari dagokionez, zuzen eta zeharkako 8.767 lanpostu eragiten ditu Mercadona Proiektuak Gaztela eta Leongo Erkidegoan.