Mercadonaren O Barco de Valdeorraseko fatxada

Ourense - Mercadonak beste denda eraginkor bat inauguratu du O Barco de Valdeorrasen

2020ko maiatzaren 20a
  • Gaur egungo egoera berezian 'Nagusien’ (bezeroen) beharrei erantzuteak duen garrantziaz jabeturik, konpainia aurrera doa Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezartzeko inbertsio-planarekin; eredu berriak hainbat nobedade eta hobekuntza dakartza ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez.
  • Denda berrirako —zeinak kalitateko 30 lanpostu egonkor sortu baititu—, 3 milioi euroko inbertsioa egin da, 60 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, eta 350 lagun baino gehiago aritu dira lanean obra-fasean.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berria zabalduko du gaur O Barco de Valdeorras herrian (Ourense); Avenida de Galician, hain zuzen, futbol-zelaiaren ondoan. Supermerkatuak Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraitzen dio; 3 milioi euroko inbertsioa egin da dendarako eta 60 hornitzailek hartu dute parte eta 350 lagun baino gehiago aritu dira lanean obra-fasean. Denda berri honekin, Mercadonak 58 supermerkatu ditu orain Galizian.

Denda Eraginkorraren Eredu Berriak zerbitzuaren bikaintasuna sendotzen du, eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzen, hobekuntzak baitakartza guztientzat: “Nagusientzat” (bezeroentzat), langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat. Horretarako, atal guztietan ezarri ditu berrikuntzak supermerkatu berriak. Dena dela, horietako batzuk —hala nola Jateko prest zerbitzua, urdaiazpikoa labanaz ebakitzen duen urdaitegia edo laranja-zuku egin berriaren zerbitzua— egungo egoera bereziak uzten duenean jarriko dira berriz martxan, hala agintzen baitute bezeroen eta langileen segurtasuna bermatzeko osasun-arauek eta -gomendioek.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Ourenseko supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko beste bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.800 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekiak lehenetsi dira, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabili dira eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horretaz gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horretaz gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

Erdian, Alfredo García, O Barco de Valdeorraseko alkatea, eta Mariña Rivas, Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetako gerentea, dendara egindako bisitanErdian, Alfredo García, O Barco de Valdeorraseko alkatea, eta Mariña Rivas, Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetako gerentea, dendara egindako bisitan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta