Mercadonaren bezeroak bazkari batean

Nolakoa da Mercadonako bezeroekiko baterako berrikuntza?

2018ko urriaren 25a
  • Berrikuntzak martxan jartzeko, produktu berriak merkaturatzeko edo lehendik daudenak hobetzeko, koberrikuntzako zentroak ditu Mercadonak. Zentro horietan, kontsumo-esperientziak aztertu eta partekatzen dituzte bezeroekin.
  • 2017an, 9.000 saio egin zituen Mercadonak bere bezeroekin, eta zazpi milioi euro inbertitu zituen zentro horietan.

2011tik, koberrikuntza-eredu propioa du Mercadonak, eta produktu-aukera eraginkorra eskaintzen die bere “nagusiei”, haien beharrei erantzuteko. Koberrikuntzako zentroetan, produktuak hobetzeko, soluzio berriak garatzeko eta bezeroen iritziak eta beharrak abiapuntu hartuta berrikuntzak martxa jartzeko lan egiten du konpainiak. Horretarako, produktu guztiak probatzen dituzte bezeroek. 2017an, 7 milioi euro inbertitu zituen Mercadonak koberrikuntzako bere 16 zentroetan, eta 9.000 saio egin zituen bezeroekin.

Exteriores del Centro de Coinnovación del Jarro en Paterna (València)

Jarroko berrikuntza-zentroaren kanpoaldea (Paterna, Valentzia).

Proiektu aitzindari hori 2011n jarri zuen martxan Amantal Estrategiaren bidez, non elikatzeko, arropa eta etxea garbitzeko, norberaren burua garbitzeko eta etxeko animaliak elikatzeko eta zaintzeko esperientziak eta ohiturak partekatzen baititu bezeroekin.

Hala, bezeroari esker ikasi egiten du konpainiak, eta haren kontsumo-ohiturak eta gustuak kontuan hartuta soluzioak egokitzen ditu. Modu horretan, 8.000 produktu baino gehiago eskain diezazkioke “nagusia”ri, hark hileko “Orga Menua”, hau da “Erosketa Osoa” hileko kostu minimoan egin ahal izateko. Helburu hori lortzea posible da bitarteko hornitzaileei eta hornitzaileei esker, haiek guztiak espezialistak baitira soluzio egokienak prezio onenean garatzen. Hain zuzen ere, Mercadonaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileek sektore horretako Espainiako batezbestekoak baino bi aldiz baliabide gehiago bideratzen dute I+G+B + Ira: langileen % 2,47. Sektoreko Espainiako batezbestekoa % 1,06 da. (Iturria: Estatistika Institutu Nazionala).

Nolakoa da bezeroekiko koberrikuntza-prozesua?

Proceso del Modelo de Coinnovación con

Koberrikuntza-eredua “Nagusiarekin” berritzea

Mercadonaren Koberrikuntza Ereduak hiru fase ditu:

  • Lehena: Dendan bertan eta/edo Koberrikuntza Zentroan informazioa jasotzea, bezeroari entzunda, hura behatuta eta bezeroaren beharrak interpretatuta. Bezeroei entzuteko espezialistak ditu Mercadonak.
  • Bigarrena: Soluzioa definitzea eta informazio hori hornitzaile espezialistari helaraztea, hark produktua ekoitz dezan.
  • Hirugarrena: Soluzioa jakinaraztea eta dendetan ezartzea.

Baina produktuaren berrikuntzan ez ezik, berrikuntzako beste hiru ardatzetan ere egiten du lan Mercadonak: prozesuen berrikuntza, berrikuntza teknologikoa eta kontzeptuaren berrikuntza. Lan horri gehitu behar zaio hobekuntzak egitea, Mercadonako muntaketa-kateko prozesu guztiak sinpleagoak eta azkarragoak izan daitezen, betiere helburua izanik konpainia osatzen duten bost osagaien beharrak asetzea: “Nagusia” (bezeroa), langilea, hornitzailea, gizartea, eta, azkenik, kapitala.