Tindagaien lineala Mercadonako Lurrindegia atalean

“Nagusi” berri batzuek Mercadonaren ilerako tindagaia ezagutu dute

2020ko apirilaren 16a
  • Laboratorios Neocos Totaler Hornitzaileak aurreratu egin du ekoizpen-lerro berria martxan jartzea, eta handitu egin du langile-kopurua, Algemesíko (Valentzia) fabrikan egiten diren produktu horien eskariari erantzun ahal izateko.
  • Produktu horren salmentak gora egin du; denda bakoitzean eguneko 11 ale saltzetik 25 saltzera igaro da enpresa.
  • “Nagusi” berri horiek konpainiaren kanal ofizialetan oinarritzen dira zalantzak argitzeko, hala nola sare sozialetan edo bezeroaren arretarako doako telefonoan.

Lurrindegiko ataleko ilerako tindagaiak erabiltzen hasi dira Mercadonaren supermerkatu fisikoetako eta onlineko salmentako “nagusi” berriak. Igoera hori salmentetan islatzen da; izan ere, enpresak egunean 11 ale saltzen zituen orain arte denda bakoitzeko, eta 25 saltzen ditu orain. Aldi berean, “nagusi” berriak kanal ofizialen bidez jartzen dira harremanetan konpainiarekin, erabilerari buruzko zalantzak argitzeko, hala nola sare sozialen bidez edo bezeroaren arretarako doako telefonoaren bidez.

Laboratorios Neocos Totaler Hornitzaileak, Mercadonako Lurrindegiko ataleko ilerako tindagaien gama prestatzeaz arduratzen denak, bizkortu egin du ekoizpen-lerro berria abian jartzea, eta handitu egin du langile-kopurua, Algemesíko (Valentzia) fabrikan egiten diren produktu horien hornidura bermatzeko.

Ilerako tindagaien gama hainbat produktuk osatzen dute; haien artean, kolorazio iraunkorreko tindagai amoniakoduna, ile zurien % 100 estaltzen duena ilea 2 edo 3 tonu argituz edo ilunduz. Produktu-lerro hori 2014aren erdialdetik dago erabilgarri kate osoan, eta aldatuz joan da bezeroaren beharretara egokitzeko. Gaur egun, denda batzuetan, tindatu aurretik emateko Serum Babesle bat duen kit berri bat sartu da. Gainera, Totaler Hornitzailearekiko lankidetzari eta “Nagusia” aintzat hartzeari esker, kit berri honetan, egokitzailearen ondoren emateko zorroa ontzi tapoidun bilakatu da, bezeroak esku bustiekin ireki ahal izan dezan, eta produktu-kantitate handiagoa du barruan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Tindagaien lineala Mercadonako Lurrindegia ataleanTindagaien lineala Mercadonako Lurrindegia atalean.