Juan Roig durante la presentación de resultados de Mercadona de 2014.

Mercadonaren salmentek %2 egin dute gora, 20.161 milioraino

2015ko martxoaren 05a

Aurten ere, Mercadonak konpainia osatzen dutenen artean banatu ditu mozkin guztiak: % 25, langileen artean, helburukako primaren kontzeptuan; beste % 25, gizartearekin, zergen bidez; % 40 berrinbertitu egin du, baliabide propioak handitzeko; eta gainerakoa akziodunen artean banatu du, dibidenduen bidez.

  • 543 milioi euroko irabazi garbia izan du, 2013an baino % 5 gehiago; salmenta-kopuruaren % 2,9 da hori.
  • Mercadonak inoizko inbertsiorik handienak egin ditu 2014an: Mercadonaren jarduerak 1.155 milioi euroko inbertsioa eragin du; 655 milioi zuzeneko inbertsioak izan dira, eta 500 milioi, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen inbertsioak.
  • Transformazio digitalaren aldeko apustuak —Datuak Prozesatzeko Zentroa da haren ikurra— 120 milioi eurotik gorako inbertsioa eragin du.
  • Zergatan, 1.484 milioi euroko ekarpena egin du Mercadonak 2014an.

Mercadonak % 2 gehiago fakturatu du 2014an, eta 20.161 milioi eurora iritsi da. Urtearen itxieran, konpainiaren irabazi garbia, salmenten zenbatekoaren % 2,9, 543 milioi euro izan dira, 2013an baino % 5 gehiago. Salmenten bolumenak ere gora egin du, % 3, eta 10.103 milioi kilo eta litrora (kilitrora) iritsi da, erosketak Mercadonaren supermerkatuetan egiten dituzten 4,9 milioi familiei baino gehiagori esker.

655 milioi eurotik gorako inbertsio-errekorra jarri du konpainiak. Diru horrekin, 30 supermerkatu berritu dira, eta 60 supermerkatu berri ireki; hala, 1.521 supermerkatu izateraino zabaldu da sarea. Izan dira beste inbertsio esanguratsu batzuk ere. Batetik, Abrerako Bloke Logistikoa eraiki da (Bartzelonan), eta funtzionatzen ari da, lehen fasean. Bestetik, Datuak Prozesatzeko Zentro berria garatu eta martxan jarri da, ia 120 milioi euroko inbertsioa eginda; proiektu aurrendari horrek bide emango du konpainiaren transformazio digitalerako.

Era berean, iaz bezala, konpainiak Espainiari egin zion zerga-ekarpena xehatu du; 2014an, 1.484 milioi euroraino iritsi da. Guztizko horretatik, 639 milioi euro Gizarte Segurantzari dagozkio; 236, sozietateen gaineko zergari; 533, BEZaren eta PFEZaren bilketari; eta 76, beste zerga eta tasa batzuei.

Familien aurrezkia: prezioak 2012ko mailan

Zenbait ekimenen bidez, Orga Menuaren prezioak % 2 jaistea erdietsi du Mercadonak 2014an. Juan Roigek adierazi duenez, “gure Nagusientzat, enpresa gisa dugun konpromisoa da kalitate goreneko produktuz osatutako 'Orga Menua' preziorik onenean eskaintzea. Horregatik, gure batez besteko salmenta-prezioa 2012ko mailan dago". Helburu hori honekin lotu du: "bezeroei Mercadonan erosketa guztiak hileko kosturik txikienarekin egiteko aukera eskaintzeko konpromisoa".

"Horretarako, Mercadona osatzen dugun guztiok", jarraitu du Juan Roigek, "jabetu behar dugu ezen, gure salmenta-, irabazi- eta irekiera-helburuak betetzeko, gure Nagusien premiak ase behar ditugula lehendabizi, eta gure eguneroko lana bermatu eta produktu-sorta eraginkor bat izan, balio erantsia duena eta bezeroa ordaintzeko prest dagoena".

Mercadona: sortutako irabaziak partekatzea

Mercadonaren printzipioetako batek honela dio: arrakastak, partekatuz gero, zapore hobea du. Hori dela eta, 2014an, beste behin, bere kideekin partekatu du lortutako irabazi guztia. Hala, % 25 langileen artean banatu du (263 milioi euro, helburukako primaren kontzeptuan); beste % 25, gizartearekin (236 milioi euro, sozietateen gaineko zergaren kontzeptuan); % 40 inbertitu egin du berriro (446 milioi euro, konpainiaren beraren baliabideak handitzeko); eta gainerako % 10a akziodunen artean banatu du, dibidenduen bidez.

% 5eko hazkundea freskoen sail berrietan

2014an, konpainiak aurrera jarraitu du produktu freskoen salmenta-eredu berrietan. Urtearen itxieran, supermerkatu guztiek zituzten labe-sail berria eta inguruko fruta eta barazkien saila. 2013ko irailaz geroztik, arrain freskoaren sail berria zuten.

Produktu fresko sortaren kudeaketa berriari esker, tokiko ekonomiak indartu ahal izan dira, eta inguruko produktuak bultzatu. Produktu horiek harrera ona izan dute bezeroen artean. Kalitatearen eta hurbiltasunaren aldeko apustu hori lagungarri gertatu da Mercadonak % 5 produktu fresko gehiago sal ditzan.

Konpainiak lankidetza estuan dihardu 6.000 nekazari, 4.000 abeltzain eta 12.000 arrantzalerekin baino gehiagorekin, eta adierazi du horrek hazkunde iraunkor eta sendoa ekarri behar duela, besteak beste. Horretarako, harremanaren oinarri gisa, ezinbestekoa da bata bestearen prozesuak ezagutzea. Horrek aukera ematen du Mercadonaren produktibitate handiko Nekazaritzarako Elikagaien Kate Jasangarri bateranzko bidea egiteko, helburutzat harturik bezeroei kalitate goreneko produktu freskoak eskaintzea, aurrekonturik txikienarekin eta elikadura-segurtasun handienarekin, beti.

220 fabrikatik gorako industria-clusterra Espainian

Enpresa-ekimena, herrialde bat garatzeko balio bereizgarri giltzarria, bultzatzeko, Hacendado, Bosque Verde, Deliplus eta Compy marketako produktuak, besteak beste, fabrikatzen dituzten bitarteko hornitzaileek ia 500 milioi euro inbertitu dituzte 2014an, fabrika eta ekoizpen-lerro berriak irekitzeko nagusiki. Urtearen itxieran, guztira, 43.000 langileko lantaldea osatzen zuten.

Inbertsio-plan iraunkor horrek, zeina 2008an bizkortu baitzen, ekarri du Mercadonak eta haren 120 bitarteko hornitzaileek, gaur egun, 220 fabrika baino gehiago izatea Espainian eta Europako nekazaritzarako elikagaien clusterrik dinamiko eta berritzaileenetako bat osatzea.

2015erako konpromisoak

2015erako, 650 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du Mercadonak. Nagusiki, 60 denda berri irekitzeko, 30 supermerkatu berritzeko, Abrerako bloke logistikoa (Bartzelona) eraikitzen jarraitzeko eta Gasteizko bloke logistiko berria egiten hasteko erabiliko du diru hori.

Juan Roigek hauxe nabarmendu du: “Mercadonako presidente gisa, ohorea da niretzat Mercadonaren Nekazaritzarako Elikagaien Kate Jasangarria osatzen duten 74.000 langileren, 120 bitarteko hornitzaileren, hornitzaileen eta lehen sektorearen konpromisoa izatea. Haien ahaleginaren ondorio dira, zalantzarik gabe, konpainiak gaur aurkeztu dituen emaitza bikainak, eta ahalegin horrek berak eman behar digu aukera enpresa-proiektu bateratua garatzen etengabe jarraitzeko”.

MERCADONA: 2014KO DATU ESANGURATSU BATZUK

  2013 2014 Oharrak
Dendak 1.467 1.521 56 garbi (60 ireki // 6 itxi)
Salmentak, BEZa barne* 19.812 20.161 +2%
Salmenta-unitateak, “kilitroak” ** 9.845 10.103 +3%
Sortutako aberastasuna partekatzea:
Langilea (helburukako prima)* 257 263 +2%
Zerga-ekarpena* 1.465 1.484 +2%
Irabazi garbia 515 543 + 5% (2,9% salmentekiko)
Inbertsioa* 650 655 1%
Baliabide propioak* 3.438 3.884 +14%
Konpainiaren langileak, guztira 74.000 74.000 =

* Milioi eurotan

** Milioi kilo/litrotan

 

Juan Roig durante la presentación de resultados de Mercadona de 2014.Juan Roig Mercadonaren 2014ko emaitzen aurkezpenean.

Juan Roig y los Miembros del Comité de Dirección de Mercadona durante la presentación de resultados de Mercadona de 2014.Juan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak Mercadonaren 2014ko emaitzen aurkezpenean.