Mantentze-lanetako langileak, altzariak konpontzen ari direla

Mercadonaren lanpostu hutsak Tarragonan

2017ko urriaren 06a

Mercadonaren lan eskaintzak Tarragonan

Mantentze-lanetako pertsonalari dagozkion zenbait lan eskaintza plazaratu ditu Mercadonak, supermerkatuko lanpostu iraunkorrak betetzeko Reusen eta Tarragonan.

Prozesuan parte hartzeko, eskakizun hauen bete beharko dituzte izangaiek:

Elektrizitatean/elektronikan/elektromekanikan/mekanikan LHI, LHII, Erdi Maila edo Goi Mailako ikasketak eta instalazio elektrikoetako ezagutzak izatea. Astelehenetik larunbatera 40 orduko lanaldian eta goizeko txandan jarduteko moduan egotea. 7 astetan zehar Valentzian dagoen prestakuntza zentrora joan ahal izatea.

Lan baldintzak Mercadonan

Mercadonak hau eskaintzen du:

  • Kontratu iraunkorra, lehen egunetik.
  • Astean 40 orduko lanaldia
  • Hilean 1.297 €-ko hasierako soldata gordina, soldata-progresioarekin.
  • Prestakuntza iraun bitarteko ostatu hartze eta mantenua bere gain hartuko ditu enpresak. Etxera joateko bidai ordainduak egongo dira 15 egunetan behin (asteburuetan).

Konpainiak bere gain hartzen du bere langileen formakuntza.

Hemen duzue Mercadonako Lan baldintzei buruzko informazio gehiago.

Mercadonak Tarragonan plazaratutako lan eskaintzetan interesa dutenek beren lanpostu eskaerak aurkez ditzakete gure web-orriko “Enplegua” atalean, eta Curriculuma bertan erregistratu.