Unibertsitateko ikasleak

Mercadonaren lanpostu hutsak Galizian

2017ko urriaren 10a

Mercadonaren lan eskaintzak Galizian

Supermerkatuko lanpostu iraunkorrak betetzeko zenbait lan eskaintza plazaratu ditu Mercadonak Galizian, A Coruña eta Pontevedran asteburuetan lanean aritzeko supermerkatuko pertsonal gisa:

Asteburuko lanaldi partzialean:

Unibertsitate-ikasketak egiten ari diren izangaiak, ikasketak eta lana uztartu nahi eta ahal dituztenak. Ostiral eta larunbatetan (asteko 15 orduko lanaldian) edo astelehen, ostiral eta larunbatetan (asteko 20 orduko lanaldian) lan egiteko moduan egotea eskatzen da.

Lan baldintzak Mercadonan

Mercadonak lehen egunetik eskaintzen du kontratu iraunkorra.

Hasierako soldata:

15 orduko lanaldian, 487 € gordin hilean, soldata-progresioarekin.

20 orduko lanaldian, 649 € gordin hilean, soldata-progresioarekin.

Konpainiak bere gain hartzen du Frutategia, Arrandegia, Harategia, Urdaitegia, Labea, Lurrindegia, Kutxak, Birjarpena, Garbiketa, Etxerako Zerbitzua eta Dendako Mantentze-lanak ataletako lanpostu guztietako langileen formakuntza.

Mercadonako Lan baldintzei buruzko informazio gehiago.

Mercadonak Galizian plazaratutako lan eskaintzetan interesa dutenek beren lanpostu eskaerak aurkez ditzakete gure web-orriko “Enplegua” atalean, eta Curriculuma bertan erregistratu.