Mercadona

Mercadonaren bitarteko hornitzaileak: industria eta enpleguaren sorburu Espainian

2016ko ekainaren 03a
  • Mercadonak 125 bitarteko hornitzaile fabrikatzaile ditu, Espainia guztian 47.100 langile eta 240 fabrika baino gehiago dituen kluster industriala osatzen dutenak.

Mercadonak 125 bitarteko hornitzaile fabrikatzaile ditu, Espainia guztian 47.100 langile eta 240 fabrika baino gehiago dituen kluster industriala osatzen dutenak.Urteak dira Mercadonak apustu egiten duela, berarekin elkarlanean aritzen diren bitarteko hornitzaile eta hornitzaile adituekin bat, gure herrian industria eraginkor eta lehiakorra izan dezagun.

Esfortzu partekatu honi esker, konpainiak kluster industrial garrantzitsu bat sustatzea lortu du azken urteotan Espainian, 47.100 langilek eta 240 fabrika baino gehiagok osatua, eta 26.000 lanpostu zuzenen sorburu azken zortzi urteotan.

2015eko ekitaldian Mercadonaren bitarteko hornitzaileek 525 milioi euro inbertitu eta 67 fabrika eta ekoizpen lerro berri sortu dituzte Espainian. Honetaz gain, 2.000 hornitzaile baino gehiagorekin kolaboratzen du Mercadonak, komertzialak zein zerbitzutakoak kontuan harturik, eta baita 20.000 tokian -tokiko ETE eta lehengaien ekoizlerekin ere. Produktibitatearen, berrikuntzaren, baliabideen optimizazioaren, prozesuen eraginkortasunaren, produktuen jatorri espainiarraren, eta gure herrialdean aberastasuna eta enplegua sortzearen alde apustu egiten duen proiektua dugu, azken finean, Mercadonarena. 

Mercadonan produktu espainiarren alde egindako apustua

Urteak dira Mercadonak bideragarria den guztietan jatorri nazionaleko produktua erabiltzeko konpromisoa hartua duela. 2015ean, 15.393 milioi euroko erosketak egin zituen Espainian Mercadonak; hau da, saldu zituen erreferentzien bolumenaren %85 baino gehiago, freskoen zein lehorren ataletan, Espainian landutako, arrantzatutako edota elaboratutako produktuei dagokio.    

Merkataritza Jardunbide Egokien Esparru Hitzarmena

Mercadona The Supply Chain Iniciative delakoaren enpresa sinatzaileetako bat da; hots, nekazaritzako elikagaien katean jardunbide egokiak lortzeko europar borondatezko akordioarena, zazpi sektore-elkartek sustatua eta Europako Batzordeak babestua.

Konfiantzan, gardentasunean eta epe luzean oinarritzen da, halaber, Mercadonak bere hornitzaile aditu zein bitarteko hornitzaileekiko duen harreman-eredua. Horren ondorioz lotura estuak sortzen dira, beren kasuan iraupen zehaztugabeko jardunbide egokien akordioak sinatuz sendotzen direnak. Hitzarmen hauek, sinergia eta produktibitatearen motor gisa, gure herrialdean industria bereizgarri bat sostengatzen laguntzen dute, eta azken hau, aldi berean, lehen sektore eraginkor eta espezializatu baten hazkundearen berme da.   

Merkataritza Jardunbide Egokien Esparru Hitzarmena