Mercadonaren berrikuntza

Mercadonako Jarroko Koberrikuntza Zentroa Espainiako kontsumo handiaren sektoreko berrikuntza nagusietako bat da

2019ko otsailaren 19a
  • Institut Cerdàk “berrikuntza-megazentro” gisa hartu du espazio hori; izan ere, aitzindaria da Europan Kontsumo Handiaren sektorean, bezeroarengandik hasita “atzerantz” berritzen baitu.
  • Halaber, Hacendado markako txokolatezko minibarratxoak —Dulce Olmedo Totaler hornitzaileak eginak— nabarmendu ditu ikerketak, aukera osasungarri bat sartzeagatik merkatuan txokolatezko snacken artean.

Mercadonako Jarroko Koberrikuntza Zentroa Paternan dago (Valentzia), eta, 2019ko Espainiako Kontsumo Handiaren Berrikuntza Behatokiaren arabera (Cerdá Institutuak egina eta gaur goizean Madrilen, Cotec Fundazioaren egoitzan, aurkeztua) sektoreko berrikuntza nagusietako bat da. Aditu independenteen talde batek osatu du Behatoki honen bigarren edizioa, eta gune honek berrikuntzaren alorrean egindako lana aintzatetsi du, eta nabarmendu ditu, gainera, Hacendadoren txokolatezko minibarratxo hazi kurruskaridunak —Dulces Olmedo totaler hornitzaileak eginak— osagai-nahasketa berritzaile eta osasungarria eskaini baitu.

Institut Cerdàren ustez, Mercadonaren Jarroko Koberrikuntza Zentroa, zeina 3,5 milioi euroko inbertsioa eginda 2017aren erdialdean jarri baitzen abian, nabarmentzekoa da "atzeranzko” berrikuntza proposatzen baitu, bezeroa eta gainerako kate-begiak kontuan hartuta.  5.700 metro koadroko azalera du gune honek, eta hainbat areto; areto horietako batean supermerkatu bat prestatu da, produktu guztiez hornitua, probak ("laborategiak") egiteko. Supermerkatuaz gainera, koberrikuntza-zentro batzuk ere baditu: sukalde bat, erretokia eta paella egiteko gune bat, eta garbiketarako gune bat.

Behatokiaren arabera, espazio hau (Kontsumo Handiaren sektoreko Europako bakarra) nabarmentzekoa da batik bat “espazio hibrido” bat delako, non langileek produktuekin interakzioan baitihardute eta era guztietako probak egiten baitituzte produktuen kokapen naturalean. Gainera, barne-prestakuntzako saioak ere egiten dituzte, denda baten eguneroko martxari eragin gabe. Gune bakar batean, produktuaren garapen-prozesu guztia egin eta kudea daiteke, hasieratik eta benetako dendetan behin betiko merkaturatu arte, eta produktu-aukerari eta saltokiaren espazioari buruzko erabakiak har daitezke.

Koberrikuntza-zentro hau aintzatesteaz gain, hazi kurruskariz egindako Hacendado txokolatezko minibarratxoak eredugarri dira, Institut Cerdàren arabera, 2019ko Kontsumo Handiko berrikuntza-ekimen onenetako bat baitira. Dulces Olmedo Totaler hornitzaileak egiten du produktu hori, Estepan (Sevilla), eta, batez ere, nabarmendu da aukera osasungarriago bat eskaini duelako txokolatezko snacken produktuen artean. Produktu hori sortzeko, “ikerketa- eta garapen-ahalegin handia” egin da, dentsitate desberdineko osagaien arteko nahasketa berritzaile eta erakargarria lortu baita: txokolatea, haziak (sesamoa eta liho marroia), zerealak eta galleta.

Mercadonako 19 koberrikuntza-zentroren sarea

Konpainiak Espainian eta Portugalen duen koberrikuntza zentroen sarearen zati da koberrikuntza zentro hau. Produktu-kategoriatan espezializatuta daude gehienak. Gaur egun, 19 zentro ditu konpainiak, eta koberrikuntza saioak egiten ditu han bere “nagusiekin” (bezeroekin). Horri esker, behar zehatzak atzeman daitezke eta haietarako erantzuna aurkitu, bai hobekuntzen bidez, bai atal guztietako erreferentzia berrien bidez. Zentro horietan diharduten profesionalek “amantala jantzita” lan egiten dute kontsumo-kategoria guztietan, eta “Nagusien” zaletasunak eta beharrak hautematen eta behatzen dituzte, enpresak gero behar horietarako irtenbide egokiak emateko.

2011n martxan jarritako Koberrikuntza Eredu honek, bezeroekiko esperientziak eta ohiturak partekatzean oinarritzen den Delantal Estrategiaren bidez, aukera ematen dio konpainiari hornigailu eraginkorra garatzeko, hau da, kalitate goreneko produktuak ahalik eta preziorik onenean, betiere totaler hornitzaileekin batera.

Hacendado txokolatezko minibarratxoak Mercadonaren apaletanHacendado txokolatezko minibarratxoak Mercadonaren apaletan