Mercadonaren lurrindegiko Prevent Age Skin krema eta begi-ingurukoa

Mercadonak zahartzearen lehen aurpegi-zantzuak saihesteko bi berrikuntza aurkeztu ditu

2022ko urtarrilaren 28a
  • Prevent Age Skin lerroaren barruan, konpainiak aurpegi-krema berri bat eta begi-inguruetako krema bat garatu ditu.
  • Bi produktu horiek Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte: RNB, La Pobla de Vallbonako (Valentzia) instalazioetan, eta Rofersam, Les Franqueses del Vallésen (Bartzelona).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak zahartzearen lehen zantzuak saihesteko bi berrikuntza garatu ditu Prevent Age Skin lerroaren barruan: aurpegiko eta begi-inguruetako krema bana. Bi produktuak kate osoan daude eskuragarri abenduaren amaieraz geroztik.

Mercadonaren Prevent Age Skin krema Rofersam Totaler Hornitzaileak egiten du, Les Franqueses del Vallésen (Bartzelona). Testura arina du eta azkar xurgatzen da; gainera, azala hidratatzen eta haren hesi-funtzioa areagotzen duten osagaiak ditu. Aktibo nagusien artean, Alpeetako Arrosaren zelula amen estraktua eta artobeltzaren estraktua nabarmentzen dira.

Bestalde, Mercadonaren Prevent Age Skin begi-inguruetako krema dago. RNB Totaler Hornitzaileak egiten du, La Pobla de Vallbonan (Valentzia). Produktu honek azala tenkatu eta argitzen du, eta begiko poltsak eta begi-zuloak leuntzea du helburu, azalaren malgutasuna eta irmotasuna berreskuratuz. Osagaien artean, hiru aktibo nabarmentzen dira: bakuchiola, proteoglikanoak eta ‘botox like’ efektuko peptido bat.  

Begi-inguruetako Prevent Age Skin Cream, Mercadonaren lurrindegianBegi-inguruetako Prevent Age Skin Cream, Mercadonaren lurrindegian.

Testura Arineko Prevent Age Skin Cream, Mercadonaren lurrindegianTestura arineko Prevent Age Skin Cream, Mercadonaren lurrindegian.