Kanariar jatorriko Mercadonaren arrautza freskoak

Mercadonak tokiko arrautzak eskaintzen ditu Kanarietako 85 supermerkatuetan

2021ko uztailaren 07a
  • 2017an, landako arrautzak tokikoak direla bermatu zuen, eta, geroztik, hurbileko produktuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du Huevos Guillén Canariasekin batera, zeinak landetxe bat jarri baitu Granadilla-n eta ziurtatzen baitu arrautza fresko guztiak uharteetan ekoizten direla.
  • 2020an, Mercadonak 485 milioi euroren erosketak egin zituen komunitatean, eta 44 milioi baino gehiago inbertitu zituen, ekonomia aktibatzen laguntzeko.
  • Huevos Guillén Canarias Totaler Hornitzaileak bosgarren landetxea ezarri duenez, konpainiak % 25 handitu du Kanarietako arrautzaren erosketa 2021ean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak gertuko produktu freskoen aldeko apustua egiten jarraitzen du Huevos Guillén Canarias Totaler hornitzailearekin batera, zeinak landetxe berri bat gehitu baitu Granadilla de Abona-n (Tenerife), bermatzeko uharteetako 85 dendetan saltzen dituen arrautza fresko guztiak Kanarietakoak direla.

Proiektu hori beste aurrerapauso bat da Mercadonak eta Huevos Guillén Canariasek autonomia-erkidegoko nekazaritza-elikagaien sektorearekin duen konpromisoaren barruan, lehendik ere beste lau landetxe baitzituen Kanaria Handian eta Tenerifen: Arucas, Fontanales (Moya) eta San Juan de la Rambla, arrautza arruntak ekoizteko, eta, landako arrautzak soilik ekoizteko, Agüimes-en 2017an zabaldu zuena —Las Rosasen, zehazki—. Mugimendu horri esker, % 25 areagotuko du aurten tokiko arrautzen erosketa, 2020an 8 milioi dozena arrautza erosi zituen eta.

Horri dagokionez, Mercadonak 485 milioi euroren gastua egin zuen Kanarietan aurreko ekitaldian. Halaber, 44 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen eskualdeko ekonomia aktibatzen laguntzeko: 39,3 milioi, batez ere hiru supermerkatu irekitzeko eta beste sei berritu eta denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko, zeinak % 40 murrizten baitu energia-kontsumoa; eta 4,7 milioi, konpainiak Ingenio-n eta Granadilla de Abona-n dituen bloke logistikoetan. Inbertsio horrek berretsi egiten du konpainiak autonomia-erkidegoan duen konpromisoa, non 70 Totaler Hornitzailerekin baino gehiagorekin ari baita elkarlanean.

Mercadona Kanarietan

Mercadonak 85 denda eta bi bloke logistiko ditu Kanarietan. 4.637 langile dira guztira, denak kalitateko enplegu egonkordunak. 2020an, konpainiak 20 milioi euro partekatu zituen diru-sarietan autonomia-erkidegoko langileekin: 18 milioi, helburuak lortzeagatiko sarietan, eta beste 2 milioi apirilean, osasun-krisiaren hasieran erakutsitako konpromisoa eta ahalegin berezia aitortzeko.

Era berean, konpainiak konpromiso soziala du dendak dituen eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Kanariei dagokionez, joan den ekitaldian 780 tona premiazko produktu eman zizkien 17 jantoki sozial eta ongintzako erakunderi; 2019an baino % 63 gehiago.