Mercadona

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Zamoran

2016ko abenduaren 12a
  • Establezimendu hau Galizia Etorbidean zegoen supermerkatu zaharra ordezkatzen du.
  • Konpainiak 2,5 milioi euroko inbertsioa egin du denda berrian, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 40 lagun baino gehiagok osatutako langile-taldea duena.

Mercadonak establezimendu berri bat zabaldu du Zamoran, Polígono de la Hiniesta-ko La Nava kalean, hain zuzen. Denda berriak, 2,5 milioi euroko inbertsioa jaso duenak, supermerkatu kateak Galizia Etorbidean zituen instalazio zaharrak ordezkatzen ditu.

Zentroak 1.000 metro karratuko salmentarako sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Guztien gainetik nabarmentzen dira, halaber, produktu freskoen atal eraberrituak, arrandegia esate baterako, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena, solteko labe produktuena, eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktuen alde apustu egiten duena. Gainera, 40 lagunek osatutako langile-taldearen atsedenerako esparruak, aldagelak eta prestakuntzarako sala bat ditu dendak. 

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murrizten duten neurrien sorta bat barnebiltzen baitu (beroaren berreskuratzaileak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak).

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek erosketak erraztuko dizkien 160 tokidun aparkaleku bat dute eskura. Gainera, etxerako zerbitzua eta online erosketa ere gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagun eta esklusiboaren onurak jaso ditzakete. Hau da, produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzea, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei. 

Mercadona Gaztela-Leonen

Supermerkatu hau abian jarriz, Mercadonak Gaztela-Leonen alde egin duen apustu irmoa berresten du, 2015eko ekitaldiaren bukaeran, 65 denda eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 3.465 lagunek osatutako langile-taldea zituelarik bertan. Konpainiak, halaber, elkargo honetako 2.000 ETErekin du harreman komertziala, eta bertako hornitzaileei 1.538 milioi euroko erosketak egiten dizkie urtean.