Mercadona abre un nuevo supermercado en Montgat

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Montgat-en (Bartzelona)

2016ko azaroaren 25a
  • 7,5 milioi euro inbertitu dira Montgat-eko udal merkatuaren barruan dagoen denda berriaren eraikuntzan.

  • Saltokiak lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 41 lagunek osatutako langile-taldea du.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du Montgat-en (Bartzelona), udal merkatuaren barruan, hain zuzen ere. 7,5 milioi euro inbertitu dira saltokia instalatzen (horietatik 5 esleipenari dagozkio, eta 2,5 establezimendua prestatzera bideratu dira) eta 41 lagunek osatutako langile-taldea du honek. Bere eraikuntzan 28 hornitzailek hartu dute parte batez beste, eraikitze-fasean 45 pertsona kontratatu dituztenak. 

Denda berria merkatuaren beheko solairuan dago, eta 1.400 metro karratuko saltoki-sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku, produktu freskoen atal eraberrituak barne. Supermerkatuak langileen atsedenerako esparruak eta aldagelak ditu ere.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu, beroa berreskuratzeko instalazioak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak, eta ate automatikoak, besteak beste.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketak errazteko, merkatuaren eraikin berriak 165 tokidun aparkaleku publikoa du. 

Udal-merkatuen aldeko apustua

Proiektu berri hau, Mercadona presente dagoen beste 35 merkatuetakoekin bat, udal merkatuak berreskuratzearen alde egin duen apustu irmoa berresten du, presentzia duen auzo eta udalerrien hiri-merkataritza bultzatzeko asmoz egina. Montgat-eko irekitze berri hau, beraz, udal-merkatuetan txertatutako Mercadonaren 36. supermerkatuari dagokio. Mercadona 1.590 merkatari baino gehiagoren bizikide da, eta merkataritza tradizionala berreskuratzeko ilusioa partekatzen du beraiekin.