Mercadona

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Cornellá de Llobregat-en (Bartzelona)

2016ko abenduaren 09a
  • 1,9 milioi euro inbertitu dira denda berrian eta 39 pertsonak osatutako langile-taldea du.

  • Bere eraikuntzan 26 hornitzailek hartu dute parte, 115 pertsona kontratatu dituztenak eraikitze fasean.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du Cornellá de Llobregat-en (Bartzelona), Parc-eko etorbideko 46 zenbakian, hain zuzen. Konpainiak 1,9 milioi euro inbertitu ditu, oro har, saltoki honetan. Bere eraikuntzan 26 hornitzailek hartu dute parte, 115 pertsona kontratatu dituztenak eraikitze fasean.

Denda berriak 1.600 metro karratuko salmenta-sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak nabarmentzen dira ere: arrandegia, solteko labe produktuena, eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena. Dendak langile-taldea osatzen duten 39 pertsonen atsedenerako esparruak, aldagelak, eta prestakuntzarako sala bat ditu.

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera zabaltzen ditu ateak, 09:15etatik 21:15etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek 80 tokidun aparkaleku bat dute eskura. Bere etxerako zerbitzua gaitu du halaber Mercadonak, eta baita online erosketa ere, bere web-orriaren bitartez.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu (beroaren berreskuratzaileak, argiztapen eraginkorragoa tenporizadoreak, eta ate automatikoak).

Beti Prezio Baxuak

Irekitze berri honek Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika esklusiboa eta ezagunaren onurak jasotzea ahalbidetzen du: produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermaturik izatearenak, alegia, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei, familien ekonomiarako oso garrantzitsua den konpromisoa, garai hauetan bereziki.