Mercadona abre una nueva tienda en Calatayud 2Dic

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Calatayud-en (Zaragoza)

2016ko abenduaren 02a
  • Saltoki berriaren eraikuntzan 2,5 milioi euro inbertitu dira, eta 60 hornitzailek hartu dute parte, batez beste.
  • Establezimenduak lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 55 lagunek osatutako langile-taldea du.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du gaur Calatayud-en (Zaragoza), Diputación Etorbideko 13. zenbakian, hain zuzen ere, Papelillo kaleko 2. zenbakiaren kantoian. Konpainiak 2,5 milioi euroko inbertsioa zuzendu dio establezimenduari. Bere eraikuntzan 60 hornitzailek hartu dute parte, batez beste, 110 pertsona baino gehiago kontratatu dituztenak. 

Lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 55 langiledun zentro honek 1.600 metro karratudun saltoki-sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak ere nabarmentzen dira ere: arrandegia, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena; solteko labe produktuena; eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena. Gainera, dendak langileen atsedenerako esparruak ditu, aldagelak, eta prestakuntzarako sala bat.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek 190 tokidun aparkaleku bat dute eskura. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu, beroaren berreskuratzaileak, tenporizadorek, argiztapen eraginkorragoa eta ate automatikoak, bestak beste.

Beti Prezio Baxuak

Supermerkatu honetara gerturatzen diren bezeroek B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte, Mercadonak besterik ez duena erabiltzen. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzearena, alegia, kalitate gorena mantenduz, eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke konpainiak bezeroei.

Mercadona Aragoin

Mercadonak Aragoiren alde egin duen apustu irmoa berresten du supermerkatuaren abian jartzeak, 2015eko ekitaldiaren bukaeran 40 denda eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 1.960 pertsonak osatutako langile-taldea dauzkalarik bertan. Konpainiak, halaber, Elkargo honetako 208 ETE-rekin du harreman komertziala, eta bertako hornitzaileei 397 milioi euroko erosketak egiten dizkie urtean.