Guardako (Portugal) Mercadonaren supermerkatu berria

Mercadonak supermerkatu bat irekiko du Guardan; horrela, Portugalen 50 denda izateko helburua beteko du

2024ko maiatzaren 16a
  • Konpainiak bere lehen denda irekiko du gaur Guardako distrituan, eta Portugalen 50 denda izango ditu horrela.
  • Denda horrek 75 lanpostu sortu ditu, egonkorrak eta kalitatezkoak. Langileek kontratu mugagabea dute lehen egunetik. Dendak, beraz, tokiko enplegua sortzen lagundu du.
  • Sergio Costa Guardako alkateak eta João Prata Parrokia Batzarreko presidenteak bisita instituzionala egin zuten supermerkatu berrira.

Mercadona supermerkatuen konpainiak denda bat irekiko du gaur Guardako São Miguel etorbidean. Kateak distritu horretan irekitzen duen lehen denda izango da. Aurten irekiko dituen 11 dendetatik lehena da hau, eta, inaugurazio honekin, Portugalen 50 supermerkatu izateko helburua bete du konpainiak. Denda horrek 75 lanpostu sortu ditu, egonkorrak eta kalitatezkoak. Langileek kontratu mugagabea dute lehen egunetik. Dendak, beraz, tokiko enplegua sortzen lagundu du.

Dendak 1.900 metro karratuko salmenta-azalera du, eta kateko beste supermerkatu batzuek bezala, honako atal hauek ditu: harategia, arrandegia, urdaitegia, gozotegia eta okindegia, lurrindegia, etxea eta maskotak, frutak eta barazkiak, bodega eta Jateko Prest atala. Azken atal horrek autozerbitzua du. Jateko prest dauden platerak ditu, eta zeurekin eraman edo bertan jan ditzakezu, horretarako berariaz gaitu den gune batean. Beste hainbat gauza ere aurkituko dituzte «Nagusi»ek (bezeroek), hala nola sushi-apalategi bat, jateko prest dauden plater asiar ugari dastatu ahal izateko; labanaz moztutako urdaiazpiko ontziratu berria; zukutu berri diren laranjen zukua egiteko zukugailua; eta erosketa-orgatxo arinak, ergonomikoak eta txanponik behar ez dutenak.

140 aparkaleku ditu. Horrez gain, ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi plaza ditu, bat etorriz konpainiak mugikortasun elektrikoarekin duen konpromisoarekin. Mercadonak energia berriztagarrien aldeko apustua ere egiten du; hori dela eta, plaka fotovoltaikoak jartzen ditu bere supermerkatuetan. Guardako dendak, esate baterako, 428 eguzki-panel ditu. Energia fotovoltaikoa oinarritzat hartuta, bere dendetako teilatuetan, autokontsumorako energia berriztagarria sortzen du. Konpainiak ingurumen-konpromisoa hobetzen du hartara, eta urtean energia elektrikoaren % 20 inguru aurrezten du.

Mercadonaren Portugalgo denda guztiak Denda Eraginkorraren Ereduaren arabera eraikita daude. Eredu hori pixkanaka ari dira ezartzen kate osoan. Halako dendek korridore zabalak dituzte; ohiko denda batekin alderatuta % 40rainoko energia-aurrezpena lortzen dute; aire-korronteak saihesten dituen sarrera bikoitza dute, irisgarria eta erosoa; hozte-sistema jasangarriagoak dituzte, hozkailuak hobeto isolatuta daude, LED argiztapena erabiltzen dute, eta energia-kontsumoaren kudeaketa adimenduna egiten dute.

Enpresaren Erantzukizun Sozialeko Politikaren barruan, eta Mercadonak elikagaiak alferrik ez galtzeko duen neurri nagusietako bat betez, supermerkatuak premiazko produktuak emango dizkio egunero Formação, Assistência e Desenvolvimento da Guarda zentroari (Prestakuntza, Laguntza eta Zaintzaren Garapenerako Zentroa); izan ere, Mercadonak lankidetza-hitzarmena sinatu du tokiko ongintzako erakunde horrekin.

Guardako alkate Sergio Costak honako hau azpimarratu zuen: «Supermerkatu berri hau ez da soilik Mercadonaren etengabeko hazkunde estrategikoaren isla; inbertsio garrantzitsuak eta etorkizunerako proiekzioa duten inbertsioak jasotzeko Guardak dituen erakargarritasunaren eta dinamismoaren froga ere bada. Enplegua sortzeko, inbertsioa sustatzeko eta enpresa-munduarekin lankidetza aktiboan aritzeko dugun konpromisoak lehentasunezkoa izaten jarraitzen du. Denda berri hau irekitzean, Guarda abangoardian kokatzen da ekimen berriak hartzeari, kalitatezko enplegu egonkorrak sustatzeari eta bizimodu aberasgarria sustatzeari dagokienez».

Carla Cunha Portugalgo Erdialdeko eta Iparraldeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak hitz hauek egin ditu: «Ilusio handia egiten digu Mercadonaren mugarri handi honek; izan ere, Portugalgo 50. denda eta Guardako distrituko lehena irekitzeak 2024rako gure Hedapen Planaren hasiera markatzen du. Irekiera berri bakoitza gure «Nagusi»engandik are hurbilago egoteko aukera berri bat da. Oraingoan, gure herrialdeko hiririk garaienean ireki dugu denda, eta bertan lanpostuak sortu eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatuko ditugu. Espero dugu Mercadona bertakoen konfiantzazko supermerkatu bihurtzea».

Bisita instituzionala Guardako Mercadonaren denda berriraGuardako Udal Ganberako eta Guardako Freguesiako Batzarreko agintariak Guardako Mercadona denda berrira (Portugalgo 50.a) egindako bisita instituzionalean.