Mercadonaren logoaren xehetasuna.

Mercadonak supermerkatu bat ireki du Tarragonako Mercat Central-ean

2017ko martxoaren 16a
  • Konpainiak lurralde guztian ezartzen ari den Denda Eraginkor Eredu berria txertatzen du.
  • Denda berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da, orobat.
  • 7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa jaso du, eta 38 lagunek osatutako langile taldea du.
  • Bere eraikuntzan 26 hornitzailek hartu dute parte, lanak iraun bitartean 120 pertsona inguru kontratatu dituztenak.
  • Proiektu berri hau kontuan hartuz, dagoeneko 37 udal-merkatutan dago presente konpainia.

Mercadonak supermerkatu berri bat zabalduko du gaur Tarragona hirian, Plaça de Corsini z/g helbidean dagoen Mercat Central-ean, hain zuzen ere. Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera eginda dago supermerkatu hau, eta 26 hornitzailek parte hartu dute bere eraikuntzan, 120 lagun inguru kontratatuz lanak iraun bitartean. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen die bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa jaso dute lanek, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 38 lagunek osatutako langile taldea du. 1.600 metro karratuko azalerako salmenta sala du, aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, eta instalazio ekoeraginkorragoak ditu.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, unean bertan ateratako laranja-zukua egiteko autozerbitzu-makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Denda eraginkor eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Mercat Central de TarragonaMercadonak Tarragonako Mercat Central-ean duen supermerkatu.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Udal-merkatuen aldeko apustua

Mercadona presente dagoen udal-merkatuen zerrendari gehitzen zaio proiektu berri hau, auzo eta udalerrien hiri-merkataritza sustatzeko helburuarekin konpainiak merkatuen berreskurapenaren alde egin duen apustu irmoan sakontzen duelarik.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Etxerako zerbitzua eta online erosketa ere gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.