MERCADONA ABRE UN SUPERMERCADO EN IRUN

Mercadonak supermerkatu bat ireki du Irunen

2016ko maiatzaren 27a
  • Establezimendu berri hori Mercadonak Gipuzkoan duen lehenengoa da; 2,9 milioi euroko inbertsioa behar izan du, eta 40 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin.
  • 74 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 198 langile aritu dira eraikitze-fasean.

Mercadonak Gipuzkoako bere lehen supermerkatua ireki du gaur; zehazki, Irungo Mazuola kaleko 2. zenbakian. Supermerkatuan 2,9 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 40 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin. Eraikitzeko eta saltokia martxan jartzeko lanetan, 74 hornitzailek hartu dute parte, eta haiek 198 langile izan dituzte eraikitze-fasean.

Salmenta-aretoak 1.500 m2 ditu, non Mercadonaren ohiko atal guztiak baitaude: harategia, urdaitegia, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Nabarmentzekoak dira, halaber, zenbait atal berritu: produktu freskoena (adibidez, arrandegia, non lonjatik zuzenean ekarritako arraina salduko baita), labeko solteko produktuena eta fruta eta barazkiena, zeinak hurbileko produktu freskoen aldeko apustua egin baitu. Era berean, saltokiak atseden-eremuak eta aldagelak ditu langileentzat, bai eta lantaldearen etengabeko trebakuntzarako areto bat ere.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:15etik 21:15era. Gainera, 330 ibilgailu baino gehiago sartzeko moduko aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua du Mercadonak, bere gainerako supermerkatuetan bezala, bai eta telerosketa eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez.

Dendaren beste alderdi aipagarri bat haren izaera ekoeraginkorra da; izan ere, energia-kontsumoa % 20raino murrizten duten zenbait neurri hartu ditu: bero-berreskuragailuak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak.

Mercadona EAEn

Mercadonak irmo eusten dio Euskadin egin duen apustuari, eta jada zortzi saltoki ditu hemen. Bost Gasteizen (Araba), bat Barakaldon, beste bat Basaurin eta beste bat Bilbon (Bizkaia). Lantaldea 320 pertsonak osatzen dute, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. 2015eko abuztuan, Gasteizen bloke logistiko bat eraikitzen hasi zen, estatuko iparraldeko supermerkatuak hornitzeko; horretarako, beste 50 milioi euroko inbertsioa egingo du lehen fasean, eta 100 lanpostu sortuko ditu. 

Halaber, harreman komertziala du autonomia-erkidego honetako 1.233 ETE eta enpresarekin. 2015ean, 316 milioi euroko erosketak egin zizkien EAEko hornitzaileei, eta, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 26,4 milioi euro inbertitu ditu Euskadin. Nekazaritzako elikagaien hornitzaileen adibide gisa, eta tokiko produktuen alde egiten duen apustuaren erakusgarri, 120.000 kilo Arabako patata baino gehiago erosi ditu; arrain freskoari dagokionez, 3.500 tona erosi ditu, hala nola legatza, hegaluzea, antxoa, sardina, txitxarroa, berdela, lirioa eta oilarra, bai Bizkaiko kostaldean, bai Gipuzkoakoan. Enpresaren erantzukizun sozialaren parte gisa, Euskadin erakunde sozialekin duen lankidetzaren ondorioz, 73,4 tona elikagai eman zituen 2015ean.

Beti Prezio Baxuak

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta modu iraunkorrean. Horri esker, kalitate hobea prezio baxuagoan eskain diezaioke Mercadonak bezeroari.