NEBri Mercadonaren dohaintza, Sofidelekin lankidetzan

Mercadonak, Sofidel Spain-ekin lankidetzan, 53.000 kilo sukaldeko paper baino gehiago eman dizkio Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioari

2021ko maiatzaren 25a
  • Supermerkatu-kateak 460 tona baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan Nafarroako zenbait erakunderi 2020an.

Eroskik, Sofidel Spain hornitzaile nafarrarekin batera, 53.000 kilo sukaldeko paper baino gehiago eman dizkio Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioari (NEB). Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko, Mercadona supermerkatu-kateak bere Bosque Verde markako 381.000 kilo paper-biribilki eman dizkio NEB fundazioari.

Mercadonak 460 tona produktu baino gehiago banatu zituen Nafarroako erakunde sozialen artean 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 64 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Nafarroako Elikagai Bankuari ez ezik, Ilundain Haritz Berri Fundazioari, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoari, Paris 365 jangela solidarioari, Tuterako Villa Javier jantoki solidarioari, Tafallako San Francisco Javier etxeari eta Lizarrako San Jeronimo zahar-etxeari ere laguntzen die egunero, premiazko produktuak emanez. Hala, Erkidegoan dendak dituen barruti guztietan ari da laguntzen.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, Sanduzelaiko etorbidean, eta Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Denda guztietako langileak batuta, 600 baino dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute. Mercadonak Nafarroaren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 480 milioi euroren erosketak egin dizkiela Nafarroako hornitzaileei.

Sofidel Spain

Sofidel Europako bigarren taldea da, eta munduko bosgarrena, higienerako eta etxean erabiltzeko papera (tisua) egiten: komuneko papera, sukaldeko biribilkiak, ezpain-zapiak, musuzapiak eta aurpegirako zapiak. 50 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta Europan eta AEBn 17 enpresaren jarduerak koordinatzen ditu. Enpresok urtean 1,4 milioi tona paper baino gehiago ekoizten dituzte, eta 6.700 pertsonari baino gehiagori ematen diete lana. Sofidelek —Espainiako egoitza Buñuelen du (Nafarroa)—  jasangarritasunari garrantzi estrategikoa ematen dio hazkunderako eta garapenerako, eta helburu hauek ezartzen ditu: kapital naturalean duen eragina ahalik eta gehien murriztea, karbono gutxiko ekonomia batera pasatzea eta onura sozialak maximizatzea.

Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioari buruz

Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioak hilero arreta ematen dien pertsonen kopurua esponentzialki areagotu da; 2020ko otsailean 22.400 lagun izan ziren, eta gaur egun 25.100 lagun baino gehiago dira. Gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, pandemiaren aurretik Fundazioaren eskutik elikagaiak jasotzen zituzten 22.400 lagunei elikagai-premia larrian dauden Nafarroako ia beste 3.000 gizon-emakume gehitu zaizkie.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua


Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

NEBri Mercadonaren dohaintza, Sofidelekin lankidetzanNEBri Mercadonaren dohaintza, Sofidelekin lankidetzan.