Mercadonaren elikagai-dohaintza Cádizen

Mercadonak San Fernandoko (Cádiz) Casa-Hogar Federico Ozanam erakundeari laguntzen dio

2019ko apirilaren 11
  • Egunero 20 pertsona artatzeko adina premiazko produktu ematen dizkio.
  • Hitzarmen berri hau kontuan hartuta, zazpi jantoki soziali laguntzen die Mercadonak Cádizeko probintzian.

Mercadona, enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Cádizko San Fernando hiriko Casa-Hogar Federico Ozanam erakundeari laguntza egonkorra ematen hasi da, kontsumitzeko egokiak diren baina konpainiaren irizpideen arabera saltzeko egokiak ez diren premiazko produktuak egunero banatuz. Egunero eramaten zaizkie produktuak, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, eta elikagaien kalitate eta segurtasunaren baldintza onenetan entregatzen zaizkie. Erakunde honek etxerik ez duten edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzen die, eta, ekimen solidario honi esker, bazkaria ematen zaie. San Fernandoko Lope de Vega kaleko 48. eta 50. zenbakietan dago.

Casa-Hogar Federico Ozanam erakundearen kudeatzailea San Vicente de Paúl elkartea da. Hauek dira, besteak beste, erakunde horren helburuak: laguntzen dituenei uneko egoera aldatzeko baliabideak eta trebetasunak ematea, eta ostatu duina ematea, instalazio egokietan, eta higiene pertsonala, elikadura osasuntsua, atsedena eta ariketa fisikoa oinarri bizi-ohiturak edukitzeko beharra erakustea; horren bidez, lortu nahi dutena da laguntza eske joaten diren pertsonak izan daitezela beren gizarteratzearen eta lan-munduan sartzearen arduradunak.

Francisco Olgado zentroko zuzendariak eskerrak eman dizkio Mercadonari, erakundearen izenean, egunero elikagaiak emateagatik: “ekarpen honek aukera ematen digu hartzen ditugun pertsonei ematen dizkiegun menuen kalitatea eta aukera hobetzeko. Gainera, materialetik harago doan kolaborazio bat da, eta bete-betean bat dator gure helburuetako batekin: lagun hurkoaren sufrimenduaren aurrean, inork ez dezala ez ikusiarena egin”.

Casa-Hogar Federico Ozanam erakundeko langileak, eguneroko elikagai-sorta jaso ondorenCasa-Hogar Federico Ozanam erakundeko langileak, eguneroko elikagai-sorta jaso ondoren.

Bestalde azpimarratu behar da konpainiak gizarte-ekintzako planaren garapenarekin jarraitzen duela Cádizko zenbait gizarte-entitate eta erakunderi laguntza eskainiz; besteak beste, zazpi jantoki sozial hauekin dihardu egunero: Cádiz hiriburuko Amigas al Sur y Virgen Poderosa, La Línea de la Concepcióngo Nuevo Hogar Betania, Arcos de la Fronterako ACCEM, Jerez de la Fronterako Nuevo Ciclo eta Algecirasko Padre Cruceyra. Gainera, 2018an, 4.700 kilo baino gehiago eman dizkie konpainiak premiazko produktuetan Cádizeko eta Campo de Gibraltarko elikagai-bankuei, behar handiena dutenen artean banatzeko.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.