Mercadonaren elikagai-entrega Toledoko Gurutze Gorriari

Mercadonak premiazko elikagaitan 12 tona baino gehiago eman dizkio Toledoko Gurutze Gorriari

2020ko apirilaren 27a
  • Mercadonak erakunde sozialekin duen lankidetza sendotu du, Toledoko Gurutze Gorriari premiazko elikagaiak emanez (lekalea, esnea, olioa, kakao, irina, ura, arrain-kontserbak, azukrea, fruta kontserban eta haurrentzako janaria).
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, 38 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela-Mantxako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 250 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua indartu du Toledoko probintziako erakunde sozialekin, neurri berriak ezarriz pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Kasu honetan, Toledoko Gurutze Gorriari 12,5 tona elikagai eman dizkio, eta hark probintziako familia ahulei emango dizkie.

Natalia Castrillo Toledoko Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Gaztela-Mantxako Erkidegoko elikagai-bankuekin eta erakunde sozialekin —2019an, 250 tona elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Antonio Dorado Colmenar Toledoko Gurutze Gorriko probintziako idazkariak esan duenez, “COVID-19 gaitzaren ondorioz, areagotu egin da Gurutze Gorria egiten ari den lana pobrezian bizitzeko eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen eta familien oinarrizko elikadura-beharrak asetzeko. Mercadonaren dohaintzari esker, une honetan egoera ahulenean dauden pertsona gehiagori lagunduko diogu. Premiazko produktuen entrega honekin (esnea, haurrentzako janaria...), beren ardurapean haurtxoak dituzten familiei ematen diegun laguntza osatzen dugu".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 3.649 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.508 Espainian, eta 141 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadonaren elikagai-entrega Toledoko Gurutze GorriariMercadonaren elikagai-entrega Toledoko Gurutze Gorriari.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta