Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Mercadonaren Portugalgo lehen dendaren irekiera

Mercadonak Portugalgo bere lehen saltokia irekiko du

2019ko uztailaren 01a
  • Vila Nova de Gaia-n (Portoko distrituan) dago supermerkatu berria, eta, urtea amaitu aurretik, Portugalen beste hamar saltoki irekitzea espero du, hain zuzen, Porto, Braga eta Aveiro distrituetan.
  • Juan Roig Mercadonako presidenteak eta Hortensia Herrero presidenteordeak, Administrazio Kontseiluko gainerako kideekin eta Portugalgo agintariekin batera, instalazioak bisitatu dituzte gaur arratsaldean, konpainiaren nazioartekotze-proiektua zuzenean azaltzeko.
  • Konpainiak, gaur egun, 900 langile ditu Portugalen, eta 2019an zehar 1.100 izatea aurreikusten du. Halaber, 100 milioi euro baino gehiago inbertitzea aurreikusten du ekitaldi honetan.
  • 2016tik 2018ra bitartean, konpainiak 160 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta diruaren zati handiena hauek eraikitzera bideratu du: zenbait supermerkatu, logistika-bloke bat Póvoa de Varzim-en, bulegoak Porto eta Lisboan eta koberrikuntza-zentroa Matosinhos-en.

Mercadonak, supermerkatuak eta onlineko salmenta dituen enpresak, bere lehen saltokia irekiko du bihar Portugalen, Vila Nova de Gaiako Canidelo eremuan (Portoko distritua), hain zuzen.

Gaur instalazioetara egindako bisita instituzionalean, Mercadonako presidente Juan Roig, presidenteorde Hortensia Herrero, Administrazio Kontseiluko gainerako kideak eta Konpainiako Zuzendaritza Batzordea izan dira. Haiekin batera, Luís Medeiros Vieira Nekazaritza eta Elikadurako estatu-idazkaria, João Torres Kontsumitzaileak Babesteko estatu-idazkaria eta Eduardo Vitor Rodrigues Vila Nova de Gaiako Ganberako presidentea egon dira, eta zuzenean ikusi ahal izan dute supermerkatu-katearen nazioartekotze-proiektua.

Juan Roigen esanean, “gaurkoa egun historikoa da Mercadonarentzat, konpainia nazioartekotzeko genuen ametsa gauzatu ahal izan baitugu lotura afektibo eta kultural sendoak ditugun herrialde mugakide honetan: Portugal. Mercadona osatzen dugun guztion izenean, eskerrak eman nahi dizkiot Portugali mugarri enpresarial hau egia bihurtzen laguntzeagatik; herrialde honek harrera beroa egin digu hasiera-hasieratik eta modernotasunaren eta berrikuntzaren adibidea da. Gaur eman diogu hasiera herrialde ahaide honetan aberastasuna eta aurrerapena eraikitzeko proiektu partekatu honi”.

Bestalde, Vila Nova de Gaiako Ganberako presidente Eduardo Vítor Rodriguesek ongietorria eman dio konpainiari, eta hau nabarmendu du: “Vila Nova de Gaia harro dago Mercadonak, Espainiako supermerkatu-katerik handienak, Portugalen irekiko duen lehen saltokia izateagatik. Elkarrekin lana sendo eta etengabe egitea eskatu duen prozesu baten amaiera da hau. Lan horretan ez du enpresak soilik parte hartu; Udalak, Canideloko Freguesiako Juntak eta Canideloko Sport Club-ak ere lan egin dute. Azken horrek kirola praktikatzeko estadio berri bat eta kondizio hobeak ditu urtebete baino gehiagotik hona, lankidetza horri esker. Irekiera hau garrantzitsua da, halaber, guk hain garrantzitsutzat jotzen dugun erantzukizun sozialaren aldeko apustu sendoa egiten duelako enpresa honek, eta, gainera, gaiatarrei eskaintza komertzial modernoagoa ematen dielako. Horrenbestez, eskerrak eman nahi dizkiogu Mercadonari Portugalen zabaltzeko asmoan Gaiari lehentasuna emateagatik, eskualde honen interes ekonomikoa aintzat hartzeagatik eta enplegua sortzen laguntzeagatik”.

Irekiera honekin, abian jarri da konpainiaren nazioartekotze-plana, zeinean 160 milioi euro baino gehiago inbertitu baititu gaur arte. Diruaren zati handiena hauek eraikitzera bideratu du: zenbait supermerkatu, logistika-bloke bat Póvoa de Varzim-en (Porto), bulegoak Porto eta Lisboan eta Koberrikuntza Zentroa Matosinhos-en (Porto). Azken horretan, bezero portugaldarrekin batera koberrikuntzako saioak egingo dira, haien gustuetara egokitutako aukera garatzeko. Portugalen aberastasuna eta aurrerapena sortzen jarraitzeko, 2019an, Portugalen 100 milioi euro baino gehiago inbertitzea aurreikusten du Mercadonak. Horrenbestez, Mercadona Portugal proiektuaren inbertsio totala 260 milioi eurotik gorakoa izango litzateke guztira, 2016an herrialdean sartzeko asmoa iragarri zenetik hona.

Mercadonarentzat oso-oso garrantzitsua da hornitzailea; horregatik, Portugalgo 300 hornitzaile ditu lankidetzat zenbait urtez geroztik. Proiektua iragarri zuenetik, 203 milioi euroren erosketak egin ditu. 2019an, 90 milioi euro baino gehiagoren erosketak egitea aurreikusten du. Horrez gain, gaur egun, 900 langile ditu Portugalen, eta aurreikusi du 2019an 1.100 izango dituela.

Mercadonak Portugalen ireki duen lehen supermerkatu honen ondoren, beste bederatzi irekiko ditu aurten bertan. Lehen supermerkatu hau Manoel Marques Gomes futbol-zelaiaren instalazio-ohietan dago, eta Mercadonak herrialdean egin duen erantzukizun sozialeko lehen proiektua da. Izan ere, Gaiako Udalarekin, Canideloko Freguesia Juntarekin eta Canideloko Sport Club-arekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, Mercadonak estadio berri bat eraiki zuen 2018an, haur eta gazteen kirol-hezkuntza garatzeko bitarteko berriak dituena; aldi berean, futbol-zelai zaharraren ondoko lursailak erabili zituen ireki behar den lehen saltokia eraikitzeko.

Saltokiko salmenta-eremuak 1.800 metro karratu ditu, eta konpainiak Espainiako denda guztietan ezartzen ari den Saltoki Eraginkorraren Eredu berriarekin bat egiten du. Eredu horrek zerbitzuaren bikaintasuna sendotzen du, eta bezeroen erosketa optimizatzen du. Supermerkatu-kontzeptu berri horrek, gainera, energia-kontsumoa % 40 jaisten du, ohiko saltoki batekin alderatuz gero.

Bihar irekiko den saltokiaren ondoren, uztailaren 9an, Matosinhos-eko (Porto) saltokia irekiko da, zeina Vasco da Gama kontserba-fabrika zaharraren eraikin historikoan kokatu baita. Proiektuaren hasieratik, eraikinaren jatorrizko itxura bere horretan uzteko konpromisoa hartu zuen konpainiak, eraikinaren ehunka urtetako historia eta ingurune arkitektoniko paregabea gordetzeko. Sarrera nagusiko jatorrizko fatxada, zigilua eta barneko tximinia berreskuratu dira. Eraikin abandonatu hori birgaitu egingo da Mercadonaren eskutik, eta Matosinhos-eko industrialdea biziberrituko da. Saltoki honen ondoren, Maia-koa irekiko da, uztailaren 16a; hilaren 23an, berriz, Gondomar-ekoa. Portoko distrituan daude guztiak.

Mercadona proiektua

Mercadona supermerkatuak eta onlineko salmenta dituen enpresa bat da, eta Espainian eta Portugalen ditu saltokiak. 87.000 langile ditu, horietatik 900 Portugalen, eta, 2018an, 24.305 milioi euroko salmentak lortu zituen, aurreko ekitaldiarekiko % 6ko igoera izan eta gero. Konpainiak inoiz baino diru gehiago inbertitu zuen 2018an, 1.504 milioi euro, eta 593 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen. Gainera, hazkuntza partekatuko politikarekin bat eginez, 325 milioi euro banatu ditu langileen artean, helburuak lortzeagatiko primaren bidez.

Mercadonaren Portugalgo datu nagusiakMercadonaren Portugalgo datu nagusiak.

Eduardo Vítor Rodrigues, Vila Nova de Gaiako ganberako presidentea; Pedro Siza Vieira; ministrordea eta Ekonomiako ministroa; eta Juan Roig, Mercadonako presidentea; Mercadonaren Portugalgo lehen dendara egindako bisita instituzionaleanEduardo Vítor Rodrigues, Vila Nova de Gaiako ganberako presidentea; Pedro Siza Vieira; ministrordea eta Ekonomiako ministroa; eta Juan Roig, Mercadonako presidentea; Mercadonaren Portugalgo lehen dendara egindako bisita instituzionalean.

Juan Roig, Mercadonako presidentea; Pedro Siza Vieira, ministrordea eta Ekonomiako ministroa; eta Eduardo Vítor Rodrigues, Vila Nova de Gaiako Ganberako presidentea, Canideloko dendako Juan Roig, Mercadonako presidentea; Pedro Siza Vieira, ministrordea eta Ekonomiako ministroa; eta Eduardo Vítor Rodrigues, Vila Nova de Gaiako Ganberako presidentea, Canideloko dendako "Jateko prest" atalean (Vila Nova de Gaia, Porto).

Pedro Siza Vieira, ministrordea eta Ekonomiako ministroa; Luís Medeiros Vieira, Nekazaritza eta Elikadurako estatu-idazkaria; Eduardo Vítor Rodrigues, Vila Nova de Gaiako ganberako presidentea; eta Juan Roig, Mercadonako presidenteaPedro Siza Vieira, ministrordea eta Ekonomiako ministroa; Luís Medeiros Vieira, Nekazaritza eta Elikadurako estatu-idazkaria; Eduardo Vítor Rodrigues, Vila Nova de Gaiako ganberako presidentea; eta Juan Roig, Mercadonako presidentea.

Mercadonaren Portugalgo lehen dendaren kanpoaldea (Vila Nova de Gaia, Porto)Mercadonaren Portugalgo lehen dendaren kanpoaldea (Vila Nova de Gaia, Porto).