Landarez osatutako Mercadonaren logoa

Mercadonak Nazio Batuen Munduko Itunaren garapen jasangarrirako helburuak sustatzen ditu

2018ko apirilaren 11
  • Mercadona, Nazio Batuen Munduko Ituneko Espainiako Sarearen kide gisa, beste hogei bat erakunderekin osatutako talde batean elkarlanean dihardu elikadura eta edarien industrian jarraitu beharreko Praktika Onen Gida bat argitaratzeko, sektore horretako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatze aldera.
  • Orobat, Mercadonaren enpresa ereduak garapen jasangarriko beste helburu batzuk ere betetzen laguntzen du, hala nola Genero Berdintasunari edo Ezberdintasunak Murrizteari buruzkoak. 

2015. urtean, munduko liderrek 2030ean erdietsi beharreko zenbait jomuga global hartu zituzten beren gain: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta guztion oparotasuna bermatzea, garapen jasangarrirako agenda berri baten barruan. Xede horiek lortzeko definitu ziren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuek (GJH) etorkizunaren ikuspegi bat eraikitzen eta planeta honetarako neurri jasangarriak abiatzen laguntzen diete bai gobernuei, bai sektore pribatuari, bai gizarte zibilari.

Munduko Ituneko Espainiako Sarea, Nazio Batuen parte den erakundea, Giza Eskubideen, Lan Arauen, Ingurumenaren, eta Ustelkeriaren Aurkako Borrokaren alorretan oinarrizko balioak defendatzeko lan egiten du. Mercadona 2011tik da Sarearen kide, eta beste hogei bat konpainia, ETE eta sektore horretako elkarteekin batera lantaldea osatu du, elikadura eta edarien industrian Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatze aldera. Taldearen xedea Praktika Onen Gida bat argitaratzea izan da, helburu horiek garatu nahi dituzten enpresek beren Plan Estrategikoetan txerta ditzaketen ekimen ezberdinak zabaltzeko.

Dokumentua espainieraz:

Guía Sectorial en ODS. Sector agroalimentario

Descargar

 

Mercadonaren Gizarte Erantzukizunaren alorrean, bereziki nabarmentzekoa 5. GJHari (Genero Berdintasuna) egin zaion ekarpena; izan ere, bere oinarrietan duen enpresa ereduari jarraitu eta “erantzukizun berdinari, soldata bera” ekitate printzipioaren arabera jokatzen du konpainiak, inolako diskriminaziorik egin gabe. Gainera, zenbait fundazio eta zentro okupazionalekin abiatutako elkarlanari esker, ezgaitasun intelektuala duten 1.000 pertsona baino gehiagok trencadís teknikako horma-irudi apaingarriak osatu dituzte konpainiaren dendetan, eta horrek 10. GHaren (Desberdintasunak Murriztea) garapenari lagundu dio.

Mercadonaren EGE estrategian txertatutako gizarte-ekintzako politika jasangarria

Mercadonak gizartearekin hartu duen konpromisoetako bat beraren garapenari eta aurrerapenari era jasangarrian laguntzea da. Horretarako garatzen du bere Gizarte Erantzukizunerako Plana, konpainiaren osagai sozial eta etikoari erantzuteko, hain zuzen ere, hazkuntza partekatuaren aldeko apustuan sakontzen duten ekintza-lerro ezberdinen bitartez. Politika honen barruan, Hiriko Banaketa Jasangarrirako Proiektuan eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko lanean ari da Mercadona, teknologia garbiago eta eraginkorragoez higiarazitako kamioi eta furgonetak erabiliz, bai eta bere dendetan lorategi erako estaldurak eta lorategi bertikalak eraikiz ere.

Mercadonaren Gizarte Erantzukizunerako Planaren beste lerro estrategiko bat ingurumenaren jasangarritasunari dagokiona da. Konpainiak bere Ingurumen Kudeaketa Sistema propioa sortu du horretarako, optimizazio logistikoa, eraginkortasun energetikoa eta hondakinen murrizketa xede harturik. Sistema honetako parte bat Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritzen da, eta, bitarteko hornitzaileekin batera lanean, hondakinak baliabide berri bihurtzea bilatzen du.

Gainera, Espainia guztiko 140 jantoki sozial baino gehiagorekin, 60 elikagaien bankurekin eta ongintzazko beste hainbat entitaterekin lan egiten du Mercadonak, egunero elikagaiak dohaintzan emanez eta elikagaiak biltzeko kanpainetan parte hartuz

Jasangarritasunaren Aldeko Banaketaren Foroko (REAP) kide da Mercadona 2009tik. Kanpoko zenbait agentek aldian-aldian ikuskatzen dituzte Europako Batzordea lehendakarikide duen erakunde honetako partaideak, beraien jasangarritasuna aztertzeko, hain zuzen ere.