Mercadonaren Hacendado Mini Turroiak

Mercadonak Mini Turroien kalitatea sendotu du, eta egunean 3.200 ale baino gehiago saltzen ditu

2020ko abenduaren 09a
  • Gabonetako ohiko gozokiaren aldaera hauek zatitan eskuratu daitezke jada: turroi biguna, gogorra, txokolatezko turroi kurruskaria eta gorringo txigortuzko turroia.
  • Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak egiten ditu tamaina txikiko Gabonetako gozoki hauek, Alacanten, Xixonako instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado Mini Turroien kalitatea sendotu du, eta, Gabonen atarian, 3.200 poltsa baino gehiago saltzen ditu egunean.

Kalitate hobetuko Mercadonaren mini turroi zatituen formatuari esker, errazagoa da Gabonetako ohiko gozoki hau partekatzea eta zapore desberdinak probatzea. Mercadonako “Nagusiekin” (bezeroekin) egindako berrikuntza-prozesu baten ondorioz hobetu ahal izan da turroion kalitatea.

Sanchis Mira enpresa da Hacendado Mini Turroien Totaler Hornitzailea; konpainiak Alacanten, Xixona turroizale-hirian, duen zentroan ekoizten ditu, Mercadonak Espainian dituen denda guztietarako, 272 gramoko poltsatan, lau aldaeratako zatitan: biguna, gogorra, txokolate kurruskaria eta gorringo txigortua.

Goiburuko irudia: Hacendado Askotariko Mini Turroiak.

Logo EAktibatu